Donostiako udaletxea

2024/04/05
Asteburu honetan Donostiako udaletxea biztanleei irekiko zaie. Aitzaki honekin gure XIX. mendeko albumean aurki ditzakegun hainbat irudi aurkeztuko ditugu.

Lehena 1813ko erreketa aurretik Donostiako udaletxearen irudia, Hercules Torelli arkitektuak 1718an eraikia.

Hercule Torrelle

"Consistorio de la ciudad de San Sebastian." KMK. Iturria.

Bigarrena, leku berdinean Silvestre Perez arkitektu neoklasikoak eraikia.

Silvestre Pérez

Angel Pirala. "Casa consistorial". KMK. Iturria.

 Festa gune nagusia ere bazen udaletxe aurreko Plaza Berria.

Carpenter

George Carpenter. "Vista de la Plaza de la ciudad de San Sebastian". 1845. KMK. Iturria.

Erreginari eskainitako zezenketak 1845an, Mari itsasgizonari omenaldia 1866.ean.

Mari omenaldi

Perac. "Comparsa de lundi gras à Saint-Sébastien, en l'honneur du brave Mari...". 1866. KMK. Iturria.

 

Donostiako udalak 1880.ean kasino bat eraikitzeko lehiaketa antolatu zuen. Hau izan zen "Aurrera" izeneko proiektu irabazlea.

Proiektua

Adolfo Morales de los Ríos eta L. Aladren. "Proyecto de edificio para Casino." 1882. KMK. Iturria.

Eraikina 1887ko udan inauguratu zen.

Kasinoa 1890

Juan Comba. "Grandes festivales en San Sebastián." 1888. KMK. Iturria.

 Zabaldu bezain laister hasi ziren festak kasino berrian.

Festa kasinoan

Juan Comba. "San Sebastián : el salón de fiestas del "Gran Casino". 1887. KMK. Iturria.

Baita zerbitzu ugariren eskaintza ere.

Kasinoa 1890

Emakumeentzako solas gela ere bazuen.

Emakumeen gela

Juan Comba. "Salón de Señoras." 1887. KMK. Iturria.

Musika emanaldietarako gune nagusia bihurtu zen.

Kasinoa 1893

Esgrimarako saloiak ere eskaintzen ziren bertan.

Kasinoa 1894

"1894ko uda". KMK.

 Jarrai ezazue Donostiako irudiak disfrutatzen gure "XIX. mendeko albuma" gunean.

 Historiari lotutako beste sarrerak kontsultagarri hemen: Istorioak gaika.