Donostia inguruetako paisaia-maparen egonaldia luzatzen dugu.

2024/10/08
Oleaga-Pont bildumaren arduradunen eskuzabaltasunari esker, Sleigh kapitainaren paisaia mapa ikusteko aukera bi hilabetez zabaltzen da Ormaiztegin.

Uda honetan MusealiaK gunean ikusteko aukera izan dugun paisaia-mapa bitxiak bere egonaldia luzatzen du Zumalakarregi Museoan. Arestian aurkeztu genuen mapa berezi hau.

 Sleigh Landscape map

Addesley W. Sleigh. "Landscape Map...". Oleaga-Pont bilduma, Zumalakarregi Museoan.

Hona hemen maparen oharretan jasotzen den Donostiako defentsen deskribapena:

“Urumearen ezkerraldean, eskuin muturrean, Antiguako komentutik hurbil, Lugaritzetik, Aiete eta Puio gainetatik, hasten ziren defentsa lerro kristinoak, handik ibai ertzera jaitsiz eta San Franciscoko zubi suntsituan amaituz, 1836ko maiatzaren 5ean konkistatu ziren. San Francisco komentutik Urumearen eskuinaldean gora Ametza gailurreraino hedatzen ziren lerro haiek, ekialdetik Altzaren hegoalderaino urrunduz, barne-lerro bihurgunetsu batez hedatuz, herrixka hartatik Pasaiaraino iritsiz, 28an hartuak izan ziren. (…)

Donsotia inguruak

Addesley W. Sleigh. "Landscape Map..." Oleaga-Pont bilduma. Xehetasuna.

Ekialdeko Pasaiako gainak gotortu egin ziren gero, Lord John Hay (Royal Navy) adeitsuak proposatuta. Bere jurisdikziopean baita, Santa Klarako bateriak eta Antiguako komentua, defentsa egoera miresgarrian jarri ziren, Errege Marineek gotortuta.”

 

Hornbrook. Pasaia

 Thomas Lyde HORNBROOK. "View of Passages, and Fort Hay." ZM. Iturria.

Irudi honetan Britainiar Legioak eraikitako Lord John Hay gotorlekua agertzen da Pasai Donibaneren gainean.

Pasa den urriaren 5ean, "Urumea eta Bidasoa britainiarren begietatik" izeneko familientzako tailer bat antolatu genuen. Bertan XIX. mendeko mapetan Gipuzkoako kostaldearen zati bat marrazteko erabiltzen ziren ikuspegi ezberdinak erakutsi genituen, puntu kardinalak ere adieraziz.

Haurrak MusealiaK espazioan

Haurrak MusealiaK espazioan Oleaga-Pont bildumaren mapa aztertzen

Geroago, haurrek Urumea ibaitik eta Bidasoa ibaitik gertu dauden mendietako batzuk pastilinarekin islatu zituzten.

Plastilinakin

Mapan Ulia eta Jaizkibel mendiak plastilinaz irudikatzen

Bestalde, jakin berri dugu Pedro G. Romero artistak  Arte Plastikoen sari nazionala jaso duena.

Arestian kontatu genizuen aurten proiektu berri bati hasiera eman dioguna Zumalakarregi Museoan. “Artxibo praktikak” honetan parte hartzen duen lehen artista Pedro G. Romero da eta aurtengo Arte Plastikoen Sari nagusia jaso du.

Pedro G. gurean

Pedro G. Romero Zumalakarregi Museoan lanean.

Beraz Zumalakarregi Museoarentzat benetan pozgarria da gurekin lanean diharduen artista honek jaso berri duen ondo merezitako errekonozimendua.

Zorionak Pedro!