Don Carlos karikaturetan
Duela hogei urte aldi baterako erakusketa antolatu genuen XIX. mendeko karikaturen inguruan. Bertan Este eta Borbongo Karlosi bere gunea eskaini genion.
La Flaca. Barcelona, 1869. ZM. Iturria.
Carlos VII erregegai hautatu zutenetik hasi ziren bere karikaturak argitaratzen. Zer esanik ez gerrak eztanda egin ondoren. Hemen Orokietako karlisten porrota aipatzen duena.
Josep Lluis Pellicer. "En Oroquieta". Gil Blas, Madrid, 1872. ZM. Iturria.
Aldizkari satiriko batzuk Bigarren Karlistaldian sortu ziren, ondoan datorrena esaterako.
Tomás Padró. "El rey de las hordas salvajes". El Cañón Krupp, 1872. ZM. Iturria.
Batzutan erretratu alegorikoak izango dira erregegaiaren akats guztiak biltzen saiatuko direnak.
Tomás Padró. El Lío. Barcelona, 1872. ZM.
La Flaca. Barcelona, 1873. ZM.
Don Carlos "El Terso" deitua izan zen, "Leuna" alegia, bera sinbolotzat zuen kausak ispilu baten garbitasun eta leuntasuna zuela esan omen zuelako.
Tomás Padró. "¡Bajo cero!" La Madeja, Barcelona, 1874. ZM. Iturria.
Askotan aldizkariaren izena aldatu arren karikaturen egilea berdina zen.
Tomás Padró. "Después del combate". La Madeja Política. Barcelona, 1874. ZM. Iturria.
Hemen Bilboko setioaren porrota irudikatzen da, alegia, liberalek 1874ko maiatzaren 2an hirian sartu ondorengoa.
Tomás Padró. "¡¡Fíate de la virgen... y no corras!!". La Madeja Política. Barcelona, 1874. ZM. Iturria.
Irudi honetan, berriz, 1874ko azaroan karlistek Irungo setioan jasandako porrota adierazten da.
El Loro. Barcelona, 1881. Hemeroteca Municipal de Madrid.
Karlistaldiaren ondoren ere Don Carlosen karikaturak argitaratzen jarraitu zuten, askotan emakumezkoekin agertzen zuen jarrera gogor kritikatuz
La Mosca. "Tal para cual." Barcelona, 1881. Hemeroteca Municipal de Madrid.
Besteetan garaiko gertakizunak erabiltzen zituzten parekotasunak irudikatzeko.
El Motín. Madrid, 1883. Hemeroteca Municipal de Madrid.
Ikus daiteke aldizkari satirikoen ugalketa hautatu ditugun irudietan hamaika izenburu desberdin aurkitzen ditugulako.
El Charlatán. Barcelona, 1887. Hemeroteca Municipal de Madrid.
Mende bukaera arte Carlos VII erregegaia aldizkari satirikoen zirien jomuga izaten jarraitu zuen.
Don Quijote. Madrid, 1898. Hemeroteca Municipal de Madrid.
Adi egon zaitezte, datorren maiatzak 22an Ormaiztegin zabalduko dugun aldi baterako erakusketak XIX. mendeko karikaturak egun Cesar Oroz irudigileak egindakoekin uztartuko baiditu. Gorde ezazue zuen agendan!