Dohaintza berriak museoan
Zumalakarregi Museoko bilduma bibliografiakoa eten gabe zabaltzen jarraitzen dugu. Eskurapenak bide desberdinetatik iristen zaizkugu, hala nola, erosketak, trukaketak, gordailatzeak eta, guretzat bereziki interesgarriak diren dohaintzak.
Aitor Mendizabal Museoaren lagunak egindako dohaintza.
Oraingoan Lizarra aldetik jaso ditugu azken bi dohaintzak. Lehena Javier Lana, Lakarreko kultur eragile nekaezinak eskainitakoa. Honek bi liburu eman dizkigu:
- Refutación que hacen el ayuntamiento y los voluntarios de la invicta villa de Hernani, de las falsas y calumniosas aseveraciones que el Sr. Peris Mencheta ha dirigido a la misma en su carta del día 1º de este año, publicada en "La Correspondencia de España" del día 6 de enero de 1876.
- La Tierra y sus habitantes: el mundo en la mano. Viaje pintoresco a las cinco partes del mundo por los más célebres viajeros. Barcelona, 1878.
Espedizio bat Perun. Iturria
Lakarretik foileto politikoa eta bidaia liburua iritsi bazaizkigu, Lizarratik, berriz, aldizkari frantsesak jaso ditugu, 1870.go hamarkadakoak hauek ere.
Parisen argitaratutako bi aldizkariren bina ale eman dizkigu Fortún Elizalde Lizarrako bildumagile eskuzabal eta museoaren lankide eta lagunak. L'Univers Illustré eta Le Monde Illustré dira eta bietan aurki ditzakegu, besteak beste, Bigarren karlistadari buruzko informazio eta irudiak.
"Ambulances carlistes traversant la Bidassoa, près d'Enderlaza" L'Universe Illustré,nº 1020, 10 octubre 1874. Iturria.
Dohaintza honek gainera beste aukera bat eskaini digu, alegia aldizkari desberdinek irudi berberen erabilera egiten zutenaren baieztapena. Parisko aldizkari honek argitaratutako G. Durand ilustratzailearen irudi bitxi hau bi aste beranduago Londresen The Graphic aldizkarian aurkitu dugu, aurrez gure bildumetan jasoa.
Bihoazkie lerro hauetatik gure eskerrik beroenak Lizarraldeko bi lagun hauei. Ea beste lagun askoren eredu bihurtzen diren!!!