Dohaintza berri bat.

2020/07/17
Lasarteko Galardi familiak, Bernardo Muñoz de Vaca bere arbasoaren hainbat objektu eta dokumentu utzi ditu Zumalakarregi Museoan dohaintzan. Gure eskerrik beroenak lurralde honen ondarea zabaltzeko hautua egin duen familiari.

Bernardo Muñoz de Vaca Frías, Badajozko Higueras de Llerena herrian jaio zen 1835.ean. Bere aita Manuel, Francisco de Paula de Borbon infantearen “gentilhombre” izan zen, laguntzailea alegia, eta berak ere kargu berdina izan zuen 1859tik 1863raino.

Infante Francisco de Paula

Bernardo López. "Francisco de Paula de Borbón". Real Academia de Bellas Artes de San Fernando.

Francisco de Paula, Carlos IV.enaren seme gazteena zen, Fernando VII eta Don Carlosen anaia alegia. Politikari baino arte zalea izan zen, margolaria eta musikaria. Badakigu Bernardo Muñoz de Vaca 1862.ean euskal probintzietara etorri zela, infantearekin urak eta bainuak hartzera.

Galardi familiaren dohaintza

Galardi familiaren dohaintza.

Bernardoren ibilbide militarrari dagokionez, lehenengo 1855.ean Zaragozako karlisten altxamenduaren aurka borrokatu zuenean nabarmendu zen, zalditeriko kapitain bezala.

Bigarren karlistada garaian, 1874ko apirilean Habanara joan zen, Jose Gutierrez de la Concha, bertako gobernadorearen laguntzaile. 1875ko uztailean, gaixorik penintsulara itzuli zen.

Galardi familia Zumalakarregi Museoan

Galardi familia Zumalakarregi Museoan dohaintza entregatzen.

1876.go abenduan ezkondu zen Juana Galardirekin eta Lasarten kokatuko zuen bere bizilekua, nahiz eta bere bizitza militarrean goarnizio desberdinetan bizi.

1881ko uztailean berriro Kubara joango da, handik bi urteetara itzuli arte. 1891.ean Brigadako Jenerala izendatu zuten. Urte hartan bertan hartu zuen erretreta.1917ko urtarrilean zendu zen Donostian.

Lerro hauen bitartez gure eskerrik beroena Galardi familiari, hain ondo zaindu duten bilduma gipuzkoarren eskuetan uzteagatik. Bejondeizuela!

 

Dohaintza berri bat.

Galardi familia doahintza uzterakoan.