Dastatu Museoa!

2020/06/16
Dastatu Museoa ekimenaren sari banaketa burutu zen pasa den larunbatean

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Zumalakarregi Museoko pieza berezi bat ikuspegi berri batetik aurkezteko bideo bat egin genuen. Bertan Tomas Zumalakarregi jeneralarena izan zen kanpainako necesseira eta, zehazki, zilarrezko edalontziaren inguruan, XIX. mendean txokolatea hartzeko ohituren inguruan jardun genuen. Hau Rafa Gorrotxategi gozogilearekin elkarlanean egin genuen. Azken honen aholkuak jarraituz txokolate beroa prestatzeko errezeta bikaina luzatu eta etxean probatzera animatu genituen gure jarraitzaileak. Beraiek eginiko errezetaren argazki edo bideo bat zintzilikatzen zutenen artean Gorrotxategi produktu sorta bat zozketatu dugu. Silvia Lacasa izan da zorteduna.

Gozatu Tolosako gutizia ederrak eta mila esker parte hartu duzuen guztiei!

Zozketaren irabazlea saria jasotzen

Ezkerretik eskuinera: Silvia Lacasa (zozketaren irabazlea), Eider Arruti (museoko komunikazio arduraduna) eta Rafa Gorrotxategi.