"Cocinas del Mundo"-ren III. edizioa
2018an Migrazio proiektuari hasiera eman ondoren, geroztik, hainbat ekintza antolatu ditugu udalerriko kultura-aniztasuna eta aberastasuna ezagutarazteko. Horien artean "Cocinas del mundo" ikastaro-topaketa. Aurreko bi ediziotan, 2019 eta 2020an, martxoan egin badugu, aurten Migratzaileen nazioarteko egunean ospatu dugu.
Bazkaria kozinatzen
Marokoar eta kolombiar sukaldaritzara gerturatzeko aukera eskeini ziguten tailerreko monitorak: Argemira Camila Gonzalez kolonbiarra, Khadija Belahssoud eta Zahra Dourhbache marokoarrak.
Argemira Camilak Frijoles rancheros (arrantxoko babarrunak) kozinatzen irakatsi zigun eta Khadija eta Zahra, berriz, Magreb estiloko oilaskoa kozinatzeko prozesuaren azalpenak irakatsi zizkiguten.
Frijolen babarrunak eta sofritoa prestatzen
Oilaskoa
Otorduko postreak tailerrean bertan prestatu genituen, herrialde bakoitzak bere proposamena aurkeztuz. Argemira Camilarekin Postre de tres leches (hiru esneko postrea) prestatu genuen, eta Khadija eta Zahrarekin Ghriba bahla pastak.
Hiru esneko postrearen prestaketa
Pastak prestatzen
Tailerra bukatu bezain pronto goizean elkarrekin kozinatutakoa, elkarrekin dastatu genuen.
Eskerrik asko hurbildu zineten guztiei eta bereziki Zahra, Khadija eta Camilari beren ezagutzak partekatzeagatik.