Solasaldia Cesar Oroz-ekin

2024/06/25
Ekainaren 20an solasaldi ederra izan genuen Cesar Oroz umorista grafikoarekin

"Carliscaturas: Umorea lubaki gisa" aldi baterako erakusketa maiatzaren 22an inauguratu genuen eta abenduaren 30era arte izango dugu ikusgai.

Erakusketan bertan Cesar Oroz umorista grafikoaren lana ikus daiteke.

Cesar erakusketan

Cesar Oroz, haren lanarekin Zumalakarregi museoan

Erakusketaren oinarria Cesar Oroz ilustratzaileak Karlismoaren Museorako prestatutako XIX. mendeko mugimendu honi egindako begirada satirikoa da. Karlistaldiak eta umorea lotzen dituen erakusketa hau egungo ikuspegi satirikotik egindako karikatura batzuen bidez hurbiltzen da garai horretako historiara. 

Cesar Oroz egileak Zumalakarregi museoarentzat bereziki egokitutako karikatura batzuk sortu ditu eta museoak bere bildumako XIX. mendeko aldizkari satirikoak erakutsiko ditu. Honela XIX. mendeko satira XXI. mendekoarekin elkarrizketan jartzen da. 

Erakusketaren gaiari eutsiz, programazio berezi bat antolatu dugu datozten hilabetetan ospatzeko, karlismoa eta XIX. mendeko historia publiko ezberdinei hurbiltzeko asmoz umorea erabiliz.

Lehenengo jarduera pasa den hilaren 20an ospatu genuen Cesar Orozen eskutik.

Cesar Orozen solasaldiaIrudiaren iturria: Angel Elorza

Oroz-ek erakusketarako sortu zuen lana aurkeztu zuen solasaldira hurbildu zirenentzako.

Carlos V

Carlos V.aren karikaturaren atzetik dagoen historia azaltzen

Zumalakarragi museorako egin zuen karikatura ulertzeko eta ezagutzeko hainbat azalpenak eman zituen. Karikatura honetan Tomas Zumalakarregiren itzalean izan diren pertsonaiak islatu ditu: Pancracia Ollo eta Miguel Antonio Zumalakarregi.

Cesarren lana

Cesar Oroz museorako egindako lan bereziari buruz hitz egiten

Orozek azaldu zuenez, lan berri honen helburua Tomasen historia familiarra ikuspegi umoretsu batetik publikoari hurbiltzea da.

Solasaldiaren bigarren zatian Oroz-ek bere eguneroko lanean kontutan izan behar dituen baldintzak eta egoerak aipatu zituen, umorista grafiko baten lana hobeto ulertu genezan.

Cesar azalpenak ematen

Solasaldian

Oroz, haren lanaren ereduak erakusten

Cesar Oroz-en lana Diario de Navarran egunero ikus daiteke.

Hemen duzue solasaldiaren bideoa.

Orozen hitzaldia