Carlos VANZELLER, Lehen Karlistaldiko ilustratzaile portugaldarra.
Zumalakarregi Museoak hasierako bilduman litografia album hau zuen: Civil War in Spain: Characteristic Sketches of the Different Troops, Regular and Irregular, Native and Foreign, Composing the Armies of Don Carlos and Queen Isabella, also Various Scenes of Military Operations, and Costumes of the Spanish Peasantry. Baina ez genekien nor zen C.V.Z. sinatzen zuen egilea. Britainiar Legio Laguntzaileko kidea zela uste genuen.
Carlos Vanzeller. “Soldiers of the British Legion”. Bilduma pribatua.
Ez zegoen zalantzarik bere ilustrazio bikainen kalitatean. Gaur, José Norton historialariaren eskuzabaltasunari esker, gure bilduman hain garrantzitsua den album honen jatorrian dauden akuarela batzuk ikusteko aukera dugu.
Major C.V.Z. “The Carlist Cavalry”. Z.M. Iturria.
Akuarela horiek Vanzellerrek 1834an hasi zuen egunkari bat ilustratzeko egin zituen irudiak biltzen zituen album batekoak dira. Bertan, Portugalgo gerra zibilean parte hartu zuten atzerritarren batailoiko kide gisa eta, ondoren, Karlistaldian Portugalgo Dibisio Laguntzaileko kide gisa izandako esperientziak kontatzen zituen.
Carlos Vanzeller. “Spanish Infantry of the Line”. Bilduma pribatua.
Major C.V.Z. “Queen’s infantry”. ZM. Iturria.
Carlos Vanzeller Londresen jaio zen 1811ko uztailaren 31n. Londresko Portugalgo Errege Kaperan bataiatu zuten eta, beraz, portugaldar hiritarra izan zen beti. Hala ere, 1829ra arte ez zen Portugalera joan. Bi urte geroago, Portugalgo gerra zibilean parte hartzea erabaki zuen, Don Pedrori, hau da, liberalei, atzerriko batailoi bateko kide gisa lagunduz.
Major C.V.Z. “The Chapelgorris”. ZM. Iturria.
1835eko urrian Espainiara joan zen Portugalgo Dibisio Laguntzaileko kide gisa, Joaquim Antonio Velez Barreirosen aginduetara. Urte eta erdiz karlisten aurka borrokatu zen eta San Fernandoren Gurutzea irabazi zuen 1836ko maiatzean Arlabango batailan izandako jokabideagatik.
Carlos Vanzeller. “Armed Party of Martin Zurbano”. Bilduma pribatua.
Major C.V.Z. “Guerrillas of Martin Zurbano”. ZM. Iturria.
1836ko irailean Portugalera itzuli zen, baina berehala berritzuli zen Espainiara, Zamora, Valladolid, Burgos, Miranda eta Gasteizetik igarota. 1837ko martxoan Mesopotamiara joateko baimena eskatu zuen. Dirudienez, Indiara iristeko asmoa zuen, baina Mosulen hil zen 1837ko abenduan.
Carlos Vanzeller. "Artillería ligera; Caballería de linea...". Bilduma pribatua.
Berriz ere eskerrak ematen dizkiogu José Norton historialariari akuarela hauetara iristeko aukera emateagatik eta Carlos Vanzeller Lehen Karlistaldiko militar eta ilustratzaile portugaldarrari buruzko informazio biografiko interesgarri hau eskaintzeagatik.