Carlos Maria de la Torre, Euskal Tertzioen buruzagia
Carlos María de la Torre Sevillan jaio zen 1809.ean, familia aberats batean eta militarra izan zen lanbidez. Lehenengo karlistaldiak eztanda egin zuenean armada liberalean hainbat borroketan parte hartu zuen, besteak beste, Olaztin, Irurtzunen, Bilboko defentsan, Amurrion eta Mendigorriako batailan. Azken honetan zauritua izan zen eta infanteriako komandante izendatua.
Marcelino de UNCETA. "En Mendigorria". ZM. Iturria.
Guardia zibilaren antolaketan parte hartu zuen 1843 eta 1844.ean, armada talde honen sorreran. Hemendik aurrera liberal progresistek Isabel II.aren aurka antolatutako altxamendu gehienetan parte hartu zuen. Altxamendu hauetako baten porrotaren ondorioz Gasteizera bidali zuten 1857.ean, Frantziara joaten utzi zioten arte.
CEBRIÄN. "Carlos La Torre". B.N. Madrid.
Afrikako gerrak 1859.ean eztanda egin zuenean Euskal Tertzioen buruzagi hautatu zuten, Prim jeneralaren eraginez, eta hauen antolakuntzaz arduratu zen. Tertzio hauentzat Europan armak lortzeaz ere enkargatu zen.
De la Torre Euskal Tertzioen ofizialen artean eserita. KMK. Donostia.
De la Torre eta Tertzioak Marokora 1860.go otsailean iritsi ziren, gatazka militar honi bukaera eman zion azken batailan, Wad-Raseko garaipenean parte hartuz.
C. MUGICA. "Batalla del 23 de marzo de 1860". San Telmo Museoa. Donostia.
Arrakasta militar honen eraginez, aurrekoan ere jasotako bertso elebidun hauek idatzi zituzten bere izenean:
Don Carlos de Latorre
gure jenerala,
el cielo nos ha dado
guk bear bezala.
Valiente y entendido
gerrari azkarra,
dirán las naciones
euskalduna dala
Carlos María de la Torre. KMK. Donostia.
Euskal Tertzioen desagerpenaren ostean, De la Torrek, Prim jeneralaren alboan, Isabel II.aren aurkako altxamenduetan parte hartzen jarraitu zuen, Espainiako armada eta Frantziako erbestealdiak tartekatuz.
J. LAURENT. "Carlos Mª de la Torre".
1868ko iraileko iraultza ostean berriro armadan sartu zen, teniente jeneral lez eta Filipinetako gobernadore eta kapitain jeneral hautatua izan zen. Kolonian legedi progresista berria ezartzen saiatu zen, bertako jauntxoen erresistentziaren aurrean. 1869ko ekainetik 1871ko apirila bitartean bete zuen Filipinetako gobernadore kargua.
VALLEJO. "Carlos Mª de la Torre". B.N. Madrid.
Carlos María de la Torre Madrilen hil zen 1879.ean.