Carlismo. Memoria de una disidencia
Egileak diona jarraituz, deigarria da bi mende iraun duen gizarte eta politika mugimenduak egun duen oihartzun eskasa, bai prentsaren aldetik eta baita historiagileen artetik ere. Horregatik erabaki du karlismoaren ibilbide osoari buruzko lan hau argitaratzea.
Egileak, Fernando Sánchez Aranaz (Donostia, 1953), historiagile, idazle eta kazetaria, gizarte mugimendu eta kultur kudeaketa alorretan lan egin du, hainbat komunikabideekin kolaboratzeaz gain. Historiari buruzko hainbat liburu argitaratu ditu, hiru eleberri eta gizarte gai, kultur kudeaketa eta turismoari buruzko beste hainbat lan ere bai.
Fernando Sánchez Aranaz tertulian
Zumalakarregi Museoak hainbat irudi eskaini ditu Mintzoa argitaletxearen lan hau osatzeko.
Eskerrik asko tertuliara gerturatu zineten guztioi!