"Carliscaturas" Zumalakarregi Museoan

2024/05/24
Joan den azteazkenean, maiatzak 22, aldi baterako erakusketa berria zabaldu genuen Ormaiztegin. Lizarrako Karlismoaren Museoarekin elkar lanean antolatutako "Carliscaturas: umorea lubaki gisa" erakusketak, Cesar Oroz ilustratzailearen lana XIX. mendeko aldizkari satirikoekin uztartzen du, emaitza bizigarria lortuz.

Erakusketa Cesar Oroz ilustratzaileak Lizarrako Karlismoaren Museoan egindako lanean oinarratzen da.

 

Ikuspegi orokorra

Erakusketaren ikuspegi orokorra.

Goizean prentsa aurrekoa izan genuen, Goizane Álvarez Kultura Diputatua, César Oroz egilea, Lizarrako Karlismoaren Museoko zuzendari Iñaki Urricelqui, Nafarroako Museoen arduradun Celia Martín eta Zumalakarregi Museoko Mikel Alberdiren partaidetzarekin.

 Prentsaurrekoa

Prentsaurrekoan, Oroz, Álvarez, Urricelqui, Alberdi eta Martín.

Erakusketak museoaren XIX. mendeko aldizkari satirikoen bilduma berriro bisitarien eskura jartzeko aukera ematen digu, duela 20 urte lehenengo aldiz egin genuen bezala, "XIX. mendea karikaturetan" erakusketarekin.

Tomás Padró

 La Flaca eta El Cañón Krupp aldizkarien hainbat ale. Angel Elorzaren argazkia.

Egilea

César Oroz egilea bere lanaren aurrean.

Arratsaldean inaugurazioa ospatu genuen museoaren lagunekin.

Inaugurazioa

Inaugurazioko irudia. Angel Elorzaren argazkia.

Aldizkarien erreprodukzioak

Bisitariak XIX. mendeko irudien erreprodukzioak dastatzen. Angel Elorzaren argazkia.

Anima zaitezte egungo karikaturak XIX. mendekoekin elkarrizketan jarri ditugun erakusketa bisitatzera.

Jarraian Mikel Alberdiri EITBrako Tere Belokik egindako elkarrizketa

 

Hemen Goierri Telebistak egindako erreportaia uzten dizuegu