Britaniar Legio Laguntzailearentzat Gida
Lehenengo Karlistada sutan, Zumalakarregiren arrakasta militarren ondoren, espainiar liberalek aliatuen laguntza areagotzea eskatu zuten. Britainiarrek 10.000 bolondresek osatutako armada saila bidali zuten Euskal Herrira 1835.eko ekainean: Britainiar Legio Laguntzailea.
Espainiar gobernuak soldadu hauek laguntzeko gida bat argitaratu zuten:
A luminous guide for the British cooperative forces in Spain on the principal subjects connected with particular information relative to the Basque Provinces.
|
Gidak gerraren arrazoiak eta ordura arteko garapena adierazteaz gain, Bizkaiaren deskribapen zabala jasotzen zuen. Gainera hiztegi hirueledun bat ere eskaintzen zuen, english-spanish-basque. Egilea Sotero de Goicoechea zen, Bilboko bolondres liberalen tenientea. Hiztegiaren hasieran aitortzen du erabilitako euskara berak ezagutzen duen garbiena dena, Markinakoa hain zuzen.
Martxoak 2.ean zabalduko da Ganbara aretoan gida hau erabili zuten ilustratzaile militar britainiarrei buruzko Basque sketches: ilustratzaile militar britainiarrak Lehen Karlistaldian erakusketa.