Boluntario erregetiarren burukoa

2022/10/26
Albizturko Goikoetxea bildumaren pieza berri bat ikusgai Zumalakarregi Museoan. Oraingoan Boluntario erregetiarren kapitain izan zen Manuel Laskibarren txakoa dugu, buruko militarra alegia, Musealiak gunean.

Zumalakarregi Museoan zabalik dugun erakusketa, "Elena Tuduri. Erramuaren sekretua:Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma" Albizturko Goikoetxean aurkitutako ehun-ondare bildumaren zati batek osatzen du. Datorren ostiraletik aurrera, urriak 28, Musealiak gunean, bilduma honetako beste pieza bat ikusteko aukera izango dugu, boluntario erregetiarren txakoa edo burukoa.

Goikoetxeako txakoa

Manuel Laskibarren txakoa. Goikoetxea bilduma.

Boluntario Erregetiarrak Fernando VII.ak  1823an sortutako miliziaren izena izan zen, Hirurteko liberalaren ondoren ez baizen armadaz fidatzen. Bere helburua monarkia absolutua babestea zen, ejerzitoan oraindik liberal asko geratzen zenaren beldur. Boluntario Erregetiarren jatorria 1821.etik erregimen konstituzionalaren aurka altxatutako gerriletan dago. Probintzia bakoitzean Kapitaintza Jeneralaren ardura ziren, euskal lurraldeetan ezik, hemen Aldundien ardurapean baizeuden.

Boluntario erregetiarra. Ehiztaria

Boluntario erregetiarren ehiztaria. New York Public Library.

Albizturko Goikoetxean gordetako buruko hau, Manuel Laskíbar eta Ezeiza (1806-1871)-rena zen, boluntario erregetiarra, 1827.ean Batailoi kapitain izendatua. Buru-babesaren aurrekaldeko xaflak eramailearen errejimendua eta zenbakia adierazten zuen. Kasu honetan “6” zenbakia eta “Tercios guipuzcoanos” inskripzioa, Foru Aldundiak probintzia zatikatu zuen zortzi barruti edo distritoetako seigarrenari dagokio.

xafla

Goikoetxean jasotako burukoaren txafla.

Buruko honek Laskibar familiak Gipuzkoako Foru Aldundiari egindako ehun bilduma aberatsaren dohaintza osatzen du. Gure eskerrik beroenak Albizturko Goikoetxean ezohiko ondare hau kontserbatu eta gipuzkoarren eskutan utzi duen Laskibar familiari.

Gogoratu gaur, urriak 26, bilduma honen inguruko mahai ingurua izango dugula Ormaiztegiko kultur etxean.

Boluntario erregetiarren burukoa

Boluntario erregetiarren zalditeria. NYPL.