Musealiak proiektuaren atal berria
2022/07/29
John Frederick Lewis margolari britainiarraren irudian oinarritutako grabatuak Tomas Zumalakarregiren erretratua jasotzen du. Obieta Vilallonga familiak museoari 2019an egindako dohaintza da.
Aldi baterako erakusketa berria zabalik Zumalakarregi Museoan
2022/07/20
"Elena Tuduri. Erramuaren sekretua" erakusketa inauguratu genuen joan den ostiralean. Ondarearen inguruko ikerketa eta kontserbazioa uztartzen dituen proiektua abian da.
“ELENA TUDURI. Erramuaren sekretua: Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma” erakusketa
2022/07/12
Datorren ostiralean, uztailak 15, aldi baterako erakusketa berria zabalduko dugu Zumalakarregi Museoan. Erakusketa honetan bi gai nagusi jorratu nahi ditugu: ikerketa etnografikoa eta ondarearen kontserbazioa. Batetik, Elena Tuduriren ikerketa dugu, duela ehun urte euskal jantziei buruzko lana egiten ari zela Albizturko Goikoetxean hainbat soineko eta oihal aurkitu zituen eta bere tesian sartu. Bestetik, egun, Elenaren argazkietako XIX. mendeko soinekoak agertu dira Goikoetxean ezohiko kontserbazio egoeran. Erramu artean kontserbatutako jantzi bilduma honek osatzen du erakusketa.