Ibilbide, tailer eta maleta didaktiko berriak 2017-2018ko Hezkuntza Programan
2017/06/27
2017-2018 ikasturterako Zumalakarregi Museoak hezkuntza programa berria prestatu du.
Proposamen hau eskola kurrikulumaren edukien osagarria izan nahi da eta XIX. mendera hurbiltzeko proposamen ludiko eta hezigarria egiten du, gaur egungo gizartea ulertzeko funtsezkoa dena.
"Dohaintzak 2014-17" erakusketa zabalik
2017/06/20
Azken hiru urteetan jaso ditugun dohaintza nagusiekin aldi baterako erakusketa antolatu dugu. Jasotzen ditugun donazioen artean liburuak nagusi dira baina mota askotako piezak bildu ditugu, besteak beste, pinturak, grabatuak, eskulturak, armak, txapela brodatu bat...
Joan den larunbatean dohaintza emaileei omenaldia egin genien erakusketa zabaltzearekin batera.