Tolosako bataila, 1813.go ekainak 25
2012/05/22
excursiones
Gasteizko bataila izan zen Napoleonen armaden aurka Euskal Herrian gertatutako borroka nagusia zalantzarik gabe. Bere ondorioz eragindako frantziar armadaren erretiradan eten bat egin zuten hauek Gipuzkoako bidegurutze nagusienetakoa zen Tolosan, Wellingtonek zuzentzen zuen armada aliatua geldi arazteko asmoz. Historian oihartzun eskasa izan duen borroka honetan 45.000 bat soldaduk egin zuten talka 1813ko ekainak 25ean.
Aurten bigarren aldiz Tolosako Andia kultur elkarteak herriaren oroimenera ekarri nahi du orain bi mende gertatutako gatazka militarra.