Bloga

Bisita gidatu bereziak Aste Santuan eta Pazko Astean

2016/03/18
"Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat" aldi baterako erakusketara bisita gidatu bereziak egingo dira Aste Santuan eta Pazko Astean.

Loreak Asmatzen erakusketa Bergarako Laboratoriumen

2016/03/16
Zumalakarregi Museoak 2009ak ekoiztutako "Loreak Asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian. Petit de Meurville eta Pietro bubani" erakusketa Bergarako Laboratorium Museoan egongo da ikusgai martxoaren 18tik uztailaren 10era.

Ostiralean Irati Otamendi Irizar arkitektuak hitzaldia eskainiko du

2016/03/14
"Made In Ormaiztegi: Garapen Industrialaren Eredu Bat" aldi baterako erakusketari lotuta, ostiral honetan, martxoak 18, 19:00etan hitzaldia eskainiko du Irati Otamendi Irizar arkitektuak: "Industrializazioa: atzo garapen, gaur ondare, bihar...?"

Larunbat honetan motor baten errotorea muntatzeko belaunaldien arteko tailerra

2016/03/07
Maria Pilar Agirre herritarraren testigantzaren bidez, Ormaiztegin horrenbesteko pisua izan duen motoregintza gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, emakumeen ikuspegitik.

Udako ordutegia

2016/03/03
Martxoak 1etik urriak 31ra Zumalakarregi Museoa udako ordutegian egongo da zabalik: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 artean, asteazkenetik igandera.
Artxiboa