"Karlismoa zineman" tertulia sarean
2022/01/27
Joan den urtarrilak 13an Zumalakarregi Museoan eskeinitako solasaldia zuen eskura. Jose Mari eta Eneko Tuduri "Pour Don Carlos" filmetik hasi eta karlistaldiak zineman izan duten presentzia aztertu zuten guretzat.
“Karlismoa zineman” tertulia datorren ostegunean.
2022/01/11
“Pour Don Carlos” proiektuaren barruan Zumalakarregi Museoak tertulia bat antolatu du datorren ostegunean, urtarrilak 13, arratsaldeko 18:30tan. Solasaldiaren protagonistak Jose Mari Tuduri eta Eneko Tuduri adituak izango dira.
Gustave DORÉ Zumalakarregi Museoko bildumetan.
2022/01/04
Zalantzarik gabe XIX. mendeko liburu ilustratzailerik ospetsuenetakoa izan zen Gustave Doré, 1860ko hamarkadan burutu zituen maisu lanen ostean. Gaurkoan Zumalakarregi Museoko bildumetan bilatu dugu.
"Pour Don Carlos" filmaren emanaldia.
2021/12/03
"Pour Don Carlos" proiektuaren barruan, datorren abenduak 16ean Zumalakarregi Museoak "Pour Don Carlos" filma mutua proiektatuko du, Ormaiztegin arratsaldeko 18:30tan. Azken karlistaldian girotutakoa, 1920ean errodatu zen euskal lurraldeetan. Emakumea izan zen produzitu, zuzendu eta protagonista nagusia, Musidora zinema izar frantsesa.
Ormaiztegiko trenzubiaren maketa 3Dan eraikitzeko hitzarmena.
2021/11/11
Gaur, 2021eko azaroaren 11, Zumalakarregi Museoan akordio bat sinatu da Goierri eskolarekin eta Ormaiztegiko Udalarekin, trenzubiaren irisgarritasuna hobetzeko, batez ere ikusmen desgaitasuna duten pertsonentzat.
Oriamendiko borrokaren pasartea irisgarriago
2021/10/21
Ondarearen Europako Jardunaldien aurtengo leloari jarraiki, "Guztion ondarea, denok parte!", Zumalakarregi Museoan "Oriamendiko gudua 1837" soinudun postala landu dugu. Helburua gai historikoak beste modu batean lantzea da, ondarea zabaltzeko orduan inklusibo izateko ahalegina eginez.
Ricardo BOUQUET, Napoleon III Donostian.
2021/09/23
“Urgullen magalean. Donostiako estanpak” erakusketan ikus ditzakegun hainbat egileren litografiak aztertzen jarraitzen dugu. Gaurkoan Ricardo Bouquet dugu artista.
Rodolfo SPRENGER, harresien ondorengo litografoa.
2021/09/02
Hiria hazten erakutsi ziguten irudigileen artean interesgarrienetakoa, zalantzarik gabe, Rodolfo Sprenger alemaniarra dugu. Donostian mende laurdena bizi izan zen eta garaiko hiriaren litografo ospetsuena bihurtu zen.
Fidel MUGICA, Donostiako lehen litografoa.
2021/08/17
"Urgullen magalean" erakusketan aurki ditzakegun egileekin jarraituz, gaurkoan Fidel Mugica litografoa hautatu dugu. Gerra garaiko egileak alde batera utzi eta “Hiria hazten” gunea osatzen duten grabatuen inguruko begirada eskainiko dugu.