Bloga

“Gure Ondarea” aldi baterako erakusketa

2022/03/18
Ormaiztegiko San Andres eskolako LH5. mailako ikasleekin gauzatu dugun Ondare tailerraren emaitza izan den erakusketa datorren martxoaren 21 arte ikusgai

Ondareari begira Zumalakarregi Museoan

2022/03/15
"Ondareari Begira" K6 Kultur Gestioa enpresak eta Museum Cemento Rezolak antolatutako argazki lehiaketa bat da. Lehiaketaren zazpi ediziotan zehar jasotako 600 argazki baino gehiagoren artean aukeratutako 21 argazkiz osatua dago gurean zabaldu dugun erakusketa.

Xabier Erkizia gurean.

2022/02/25
"Pour Don Carlos" proiektuaren inguruan antolatu ditugun ekimen osagarrien barruan, datorren azteazkenean, martxoak 2, Xabier Erkizia artistarekin solasaldia izango dugu Zumalakarregi Museoan. "Zinema ez zen sekula mutua izan" izenburua jarri dio ekitaldiari.

"Napardeath" karlistaldian girotutako azken filma

2022/02/11
"Pour Don Carlos" filmaren inguruan antolatu ditugun ekintzen artean, datorren ostiralean, otsailak 18, gaia jorratzen duen azken filma ikusteko aukera izango dugu: "Napardeath". Karlistaldiek zineman izan duten presentzia aztertzeko beste modu bat. "Orain Zumalakarregi" laburmetraiaren emanaldia ere izango dugu, egileekin solasaldia tartekatuz.

Duela 85 urte Ormaiztegiko trenzubia berrinauguratu zen.

2022/01/31
Francoren tropen aurreratzea ekiditeko Ormaiztegiko trenzubiaren eraisketaren ostean, Mola jeneralak 1937ko otsailak lehenean berrinauguratu zuen. Urteurren honek Zumalakarregi Museoak irisgarritasunaren aldeko bidean martxan duen proiektu berriari buruz hitzegiteko aukera ematen digu.

"Karlismoa zineman" tertulia sarean

2022/01/27
Joan den urtarrilak 13an Zumalakarregi Museoan eskeinitako solasaldia zuen eskura. Jose Mari eta Eneko Tuduri "Pour Don Carlos" filmetik hasi eta karlistaldiak zineman izan duten presentzia aztertu zuten guretzat.

“Karlismoa zineman” tertulia datorren ostegunean.

2022/01/11
“Pour Don Carlos” proiektuaren barruan Zumalakarregi Museoak tertulia bat antolatu du datorren ostegunean, urtarrilak 13, arratsaldeko 18:30tan. Solasaldiaren protagonistak Jose Mari Tuduri eta Eneko Tuduri adituak izango dira.

Gustave DORÉ Zumalakarregi Museoko bildumetan.

2022/01/04
Zalantzarik gabe XIX. mendeko liburu ilustratzailerik ospetsuenetakoa izan zen Gustave Doré, 1860ko hamarkadan burutu zituen maisu lanen ostean. Gaurkoan Zumalakarregi Museoko bildumetan bilatu dugu.

"Pour Don Carlos" filmaren emanaldia.

2021/12/03
"Pour Don Carlos" proiektuaren barruan, datorren abenduak 16ean Zumalakarregi Museoak "Pour Don Carlos" filma mutua proiektatuko du, Ormaiztegin arratsaldeko 18:30tan. Azken karlistaldian girotutakoa, 1920ean errodatu zen euskal lurraldeetan. Emakumea izan zen produzitu, zuzendu eta protagonista nagusia, Musidora zinema izar frantsesa.

Ormaiztegiko trenzubiaren maketa 3Dan eraikitzeko hitzarmena.

2021/11/11
Gaur, 2021eko azaroaren 11, Zumalakarregi Museoan akordio bat sinatu da Goierri eskolarekin eta Ormaiztegiko Udalarekin, trenzubiaren irisgarritasuna hobetzeko, batez ere ikusmen desgaitasuna duten pertsonentzat.
Artxiboa