Bloga

IV. Kulturarteko gastro azoka

2022/06/13
Joan den igandean, ekainaren 12an, Ormaiztegiko Udalak, parte-hartzaile taldeak eta Zumalakarregi Museoak antolatutako Kulturarteko gastro azokaren IV. edizioa ospatu genuen Ormaiztegin.

Ordiziako setioa.

2022/06/03
Gaurko egunez, 1835ko ekainak 3an, errenditu ziren Ordiziako liberalak Zumalakarregiren setioa jasan ezinik.

“Viaje al Cercano Oriente en 1868” liburuaren aurkezpena.

2022/05/20
Datorren ostegunean, maiatzak 26, etorkizunean karlisten erregegai izango zen Borboiko Alfonso Carlos gaztearen eskuizkribua argitaratzearen arduradun diren Cristina de la Puente eta José Ramón Urquijo izango ditugu Zumalakarregi museoan, bere lana aurkezten.

Museoen Nazioarteko Eguna

2022/05/19
Atzo maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Ormaiztegin.

Mutiloa- Ormaiztegi Bide Berde Eguna

2022/05/18
Eguraldi bikainarekin egun pasa zoragarria izan genuen naturaren edertasunaz gozatu eta gutizia ederrak dastatzeko

Oñatiko borroka

2022/05/13
Astelehenean beteko dira 150 urte alboko grabatuan agertzen den borroka gertatu zenetik. Le Monde Illustré aldizkariak jaso zuen gertakaria hilabete beranduago, Daniel Urrabieta Vierge irudigilearen eskutik.

Bilbao setiatua karlistaldietan.

2022/04/28
Aranzadi zientzia elkarteak antolatuta, atzo Bilboko Bidebarrieta liburutegian emandako hitzaldiak dakarzkigu gurera. Zumalakarregi Museoak testuinguru historikoa kokatzen lagundu zuen.

“Pour Don Carlos” proiektua argitara.

2022/04/21
“Pour Don Carlos” filmaren proiekzioa aitzakiatzat hartuz antolatu ditugun ekimenak gure Artxibo aktiboan eskura dituzue.

"Industria paisaia" proiektua zabaltzen.

2022/03/31
Zumalakarregi Museoak 2016.ean “Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat” erakusketa antolatu ostean, herri honetako iragan industrialaren memoria bilketa proiektua hasi zuen «Industria Paisaia» plataforma sortuz. Oraingoan Angel Pelaez eta Marisol Arregi elkarrizketatu ditugu.

Goierri Eskolako ikasleek amaitu dute beraien lana

2022/03/22
Zumalakarregi Museoak Goierri eskolako ikasleek 3D-an egindako Ormaiztegiko zubiaren maketa jaso zuen martxoaren 17an.
Artxiboa