Bloga

"Elena Tuduri eta Goikoetxeako ehun-ondarea" mahai ingurua Ormaiztegin.

2022/10/14
"Elena Tuduri. Erramuaren sekretua" erakusketaren aurretik dagoen ikerketa eta talde lana aurkezteko hainbat ekitaldi antolatu ditugu. Lehena proiektuaren arduradunekin mahai ingurua. Bertan Mikel Prieto, Emilio Latorre, Ane Albisu eta Elur Ulibarrena izango dira.

"Gure sendabelarren ortua museoan"

2022/10/10
Joan den larunbatean, hilak 8, Ondarearen Europako Jardunaldian harira, eta "Ondarea loratuz, gozatu!", aurtengo leloari jarraituz, "Gure sendabelarren ortua museoan" jarduera paregabea ospatu genuen.

Zumalakarregiren kataloxa

2022/09/16
Zumalakarregiri Lord Eliot enbaxadore britainiarrak oparitutako kataloxa Museoaren bildumako pieza berezietakoa dugu. Wellington buruzagi militar ospetsuak erabilia izan zela aipatzen dute ormaiztagiarraren biografo gehienek. Horregatik Zumalakarregiren ikonografian maiz agertuko zaigu.

Joxe Mari Iparragirreren kafetegia zabaltzearen iragarkia.

2022/08/23
Jose Mari Iparragirre koplaria Uruguaien kokatu zen Argentinan amestutako musikari bizitzaren porrotaren ostean. Artzai bezala hasi zen, baina aukera izan zuenean kafetegia ireki zuen Montevideon. Alberto Irigoyen historialariak aurkitutako iragarkia dakarkigu gaur gurera.

“Leopoldina Rosa” aldi baterako erakusketa sarean

2022/08/16
Ormaiztegin 2019an zabaldu eta 2020 urtean izan genuen erakusketa, “Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat” sarean daukazue eskura. Ekimen zabalago baten parte izan zen erakusketa, Migrazioak proiektua hain zuzen.

Musealiak proiektuaren atal berria

2022/07/29
John Frederick Lewis margolari britainiarraren irudian oinarritutako grabatuak Tomas Zumalakarregiren erretratua jasotzen du. Obieta Vilallonga familiak museoari 2019an egindako dohaintza da.

Aldi baterako erakusketa berria zabalik Zumalakarregi Museoan

2022/07/20
"Elena Tuduri. Erramuaren sekretua" erakusketa inauguratu genuen joan den ostiralean. Ondarearen inguruko ikerketa eta kontserbazioa uztartzen dituen proiektua abian da.

“ELENA TUDURI. Erramuaren sekretua: Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma” erakusketa

2022/07/12
Datorren ostiralean, uztailak 15, aldi baterako erakusketa berria zabalduko dugu Zumalakarregi Museoan. Erakusketa honetan bi gai nagusi jorratu nahi ditugu: ikerketa etnografikoa eta ondarearen kontserbazioa. Batetik, Elena Tuduriren ikerketa dugu, duela ehun urte euskal jantziei buruzko lana egiten ari zela Albizturko Goikoetxean hainbat soineko eta oihal aurkitu zituen eta bere tesian sartu. Bestetik, egun, Elenaren argazkietako XIX. mendeko soinekoak agertu dira Goikoetxean ezohiko kontserbazio egoeran. Erramu artean kontserbatutako jantzi bilduma honek osatzen du erakusketa.

"Guztiok gara migratzaile" proiektuaren azken fasea

2022/06/24
Ekainaren 20tik uztailaren 3ra arte egongo da "Guztiok gara migratzaile" aldi baterako erakusketa Zumalakarregi Museoan ikusgai

Gastro azokaren alderdi bat

2022/06/22
Ormaiztegiko VI. Kultura arteko gastro azokan jasotako dirua Kellesensa GKEri entregatu zaio.
Artxiboa