Bloga

Ondare tailerraren erakusketaren inaugurazioa

2023/02/07
Ohi bezala, Zumalakarregi Museoak Ondare tailerra burutu du Ormaiztegiko San Andres eskolako LH5eko ikasleekin. Tailer honen emaitza den erakusketaren inaugurazioa, otsailaren 9an, arratsaldeko 16:15etan izan zen.

Martingo, karlisten altxamenduaren babes leku.

2023/01/24
Biriatuko baserri baten izena da Martingo, Bidasoa ibai ondoko bailara batean, alboan dituzten irundarretik izkutatua. Bertan karlista taldeak bildu, armatu eta trebatzen ziren gertu zegoen altxamendua prestatzeko, Irungo udal liberalaren salaketen bidez dakigunez 1869ko azarotik hasita.

2022-2023ko Gabonetako tailerrak ospatu ditugu Museoan

2023/01/10
Ohi bezala, Museoak umeentzako tailerrak antolatu zituen gabonetako goizetan burutzeko asmoz.

Boluntario erregetiarren inguruan

2023/01/03
Musealiak gunean Boluntario Erregetiarren burukoa dugun honetan, armada talde honi buruzko berri bat dakarkigu gaurkoan. Gasteizen 1823ko azaroan soldadu frantsez bat erailtzeagatik sortutako hainbat Boluntario Erregetiarren aurkako auzia. Garaiko alkatea, Lorenzo Lopez de Vicuña ere zipriztindu zuen auziak.

"Cocinas del Mundo"-ren III. edizioa

2022/12/21
Museoan Migratzaileen nazioarteko eguna ospatu genuen abenduaren 18an "Cocinas del mundo"-ren edizio berri baten bitartez.

Aldi baterako erakusketaren ikerketa lanarekin solasean

2022/12/02
"Elena Tuduri. Erramuaren sekretua: Euskal jantzien ikerketan aitzindaria eta Goikoetxea bilduma" izeneko aldi baterako erakusketa dugu museoan abenduraren 30 arte. Bitartean, museoa ikerketa proiektuaren lan taldearekin elkarlanean jarduerak antolatu ditu.

XIX. mendeko eleganteen IX. bilkura ospatu genuen Ormaiztegin.

2022/11/22
Ormaiztegiko jaiak hasi dira eta urtero bezala herriak Eleganteen eguna ospatu zuen, aurten azaroaren 19an, larunbata. Beste behin Zumalakarregi Museoak XIX. mendeko eleganteen bilkura antolatu zuen egun bertan ospatzeko, aurten IX. edizioa izanik.

“Elena Tuduri en su entorno” tertulia Ormaiztegin.

2022/11/15
Datorren ostegunean, azaroak 17, Emilio Latorre ikertzailearekin, etnografía ikerketan aitzindari izan zen bere amona Elena Tuduri ezagutzeko aukera izango dugu. Ormaiztegiko Kultur etxean izango da hitzordua arratsaldeko 19:00tan.

Neguko ordutegia

2022/11/02
Azaroak 1tik otsailaren 28ra arte museoa neguko ordutegian irekiko dugu.

Boluntario erregetiarren burukoa

2022/10/26
Albizturko Goikoetxea bildumaren pieza berri bat ikusgai Zumalakarregi Museoan. Oraingoan Boluntario erregetiarren kapitain izan zen Manuel Laskibarren txakoa dugu, buruko militarra alegia, Musealiak gunean.
Artxiboa