Bloga

Kulturarteko festaren aurkezpena

2023/06/08
Datorren igandean, hilak 11, ospatuko diren V. Kulturarteko Festa eta VII. Artisau azokaren aukezpena izan genuen atzo. Ekimena azaltzeko prentsaurrekoaren ostean azokako partehartzaileek eta antolatzaileek elkarrekin meriendatu genuen.

Carlos Maria de la Torre, Euskal Tertzioen buruzagia

2023/06/01
Duela hainbat urte Afrikako Gerrari (1859-1860) buruzko erakusketa birtuala prestatu genuenean ez genuen Carlos Maria Latorre Euskal Tertzioen buruzagiari buruzko informazio asko jaso eta ezin izan genuen kokatu ez karlisten ez eta liberalen artean. Gaur akatsa konpontzera gatoz, izan ere, liberal progresisten artean nabarmendu baizen.

Mutiloa-Ormaiztegi bide berde eguna

2023/05/23
Aurten Nazioarteko Museoen Eguna eta Mutiloa-Ormaiztegi bide berde eguna elkarrekin ospatu ditugu naturaren edertasunaz gozatu eta gutizia ederrak dastatuz. Izan ere, "Bide berdetik mahaira" ekimenaren bostgarren saioa burutu dugu Clara Gutierrez etnobotanikaren eskutik.

XIX. mendeko Goierri argazkitan

2023/05/11
Egun Zumalakarregi Museoan eskaintzen den aldi baterako erakusketaren egilearen hitzaldia. Martin Garciak egundaino ezagutzen diren Goierriko argazki zaharrenei buruzko solasaldia eskainiko digu datorren maiatzak 12an, arratsaldeko 18:30'tan museoan bertan.

Eguneko ibilbideak taldeentzako Goierrin

2023/04/24
Goierri eskualdearen kulturaren hainbat alderdi publikoei luzatzeko asmoz, bertan burutzeko ibilbide ezberdinak sortu ditugu turismo ekipamenduen artean.

San Luisen Ehun Mila Semeen sarrerak bi mende

2023/04/04
1823ko apirilak 7an gurutzatu zuen Bidasoa ibaia armada frantsesak Espainian indarrean zegoen proiektu liberalari amaiera emateko. Europako potentzia absolutistek Hirurteko liberala eredu txartzat zeukaten eta Fernando VII berriro errege absolutu bezala ezartzeko bidali zuten Angulemako dukeak zuzendutako armada.

Aldi baterako erakusketa berria.

2023/03/22
"XIX. mendeko Brunet bilduma (Argitaratu gabeko bailarako argazkirik zaharrenak)" da erakusketaren izenburua eta berak dion bezala Goierriko XIX. mendeko argazki ezezagunak biltzen ditu. Lemniskata Goierriko zientzia elkarteak antolatutako erakusketa ekainera arte egongo da Zumalakarregi Museoan.

Martxoaren 8ko topaketa

2023/03/10
Ohi bezala, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean, topaketa bat antolatu du martxoaren 8ko Emakumeen nazioarteko egunaren gaiari eutsiz.

Trenzubiaren maketa irisgarriaren aurkezpena

2023/02/28
Zumalakarregi Museoak, etengabeko hobekuntza-planarekin jarraituz, pertsona guztiak museora erabateko sarrera izan dezaten ziurtatzeko, joan den larunbatean, hilak 25, ukipenezko 3Dko maketaren modulu irisgarria aurkeztu zuen. Museotik seiehun metrora dagoen Ormaiztegiko trenzubia erreproduzitzen duen maketa,

Bentaundi baserriko maketa

2023/02/14
Bentaundi baserria Donostiako Oriamendi mendian dagoen eraikuntza da. Claudio Artesanok baserri honen maketa bat eraiki zuen 2013an. Iaz dohaintzan utzi zion Zumalakarregi Museoari.
Artxiboa