Bloga

Udako Tailerrak 2010

Aurreko urteetan bezala aurten ere udalekuei bideratutako tailerrak antolatu ditugu. Urtean zehar egin izan ditugun tailerrak eskaintzen ditugu, Zumalakarregi Museoarekin batera, jolasak, ginkana edo eskulanak aukeran jarriz.

Tomas Zumalakarregiren heriotzaren 175. urteurrena

2010/06/23
San Juan egunez betetzen dira 175 urte Tomas Zumalakarregi Zegaman zendu zenetik.

Konferentzia Arizalan

Ondorengo bideoan Mikel Alberdi, Zumalakarregi Museoko dokumentazio zerbitzuko arduraduna, XIX.mendeko Esploratzaileak erakusketa ibiltariak Nafarroako Arizala herrian egin duen geldialdiaren aurkezpena.

Karlistaldien Paisaiak II. Txangoa Lizarraldera

2010/05/14 elkarlanak
Zumalakarregi Museoak Nafarroara txangoa antolatu du, arestian Lizarran irekitako Karlismoaren Museoa ezagutzera eta "La Batalla de Lácar" herri ikuskizuna ikustera.

Tirabira Ormaiztegin Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

XIX. mendeko Euskal Herria gozatzeko eta ezagutzeko erreferentzi zentro den Zumalakarregi Museoak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du ostiralean, maiatzak 21. Herriko gaztetxoak Tirabira Ormaiztegin jokoan arituko dira 16:30ean hasita.

Zumalakarregi Museoari buruzko erreportai zabala Tokiko TVn

Goiena Telebistak Zumalakarregi Museoari buruzko erreportai zabala eskaintzen du, aldi berean Koldo Mitxelena Kulturuneko Ganbara aretoan dagoen behin-behineko erakusketa ere aztertuz.

Abad-Goñi dohaintza

Karlismoak XX. mende hasieran izandako bilakaera jorratzen du gehien bat 63 liburukiz osatutako bildumak.

Zumalakarregi Museoa eta Igartubeiti Baserri Museoa Expodidactica-n

Igartubeiti Baserri Museoa eta Zumalakarregi Museoa Bartzelonako Expodidactica-n, hezkuntzarako baliabideen erakustokian, izango dira martxoaren 18tik 20ra bitartean.

Basque Sketches, Ilustratzaile militar britainiarrak lehen karlistadan erakusketa

Hauetako batzuk erakusketa iraunkorrean ikusteko aukera izango duzu behin Basque Sketches erakusketa amaituta.
Artxiboa