Zumalakarregiri buruzko ikerketa berri bat "George Borrow Bulletin" aldizkarian
2011/07/29
historia
George Borrow idazle, hizkuntzalari eta bidaiari britainiar erromantikoa izan zen.
Bere bizitza abenturazale eta oparoak jarraitzaile ugari ditu egun Erresuma Batuan, “The George Borrow Society” erakundean elkartuak. Hauen artean Colm Kerrigan irlandarra Zumalakarregi Museoan izan genuen ikerketa lanetan eta bere emaitza argitaratu berri dute “George Borrow Bulletin” aldizkarian.
Juan Inazio Iztueta euskal idazlea
2011/07/21
grabatuak
Sarean eskuragarri dauzkagun dokumentuen peskizan, zaldibiar honen zenbait lanen aipamena eskaintzen dizugu oraingoan
Florencio Basaldua, Argentinan Euskal Herri berri baten proiektuaren bultzatzaile
2011/07/01
euskara
Galestarrek urte batzuk lehenago sortutako ereduari jarraiki, 1897.ean Julio A. Roca Argentinako lehendakariari aurkeztu zion “Eskal Berri” euskal emigranteek osatutako kolonia erraldoi baten asmoa.
Johann August Suter eta urrearen sukarra Kalifornian
2011/06/09
bibliografia
Johann August Suter suizarra Kaliforniara aitzindari iritsi zen 1839.ean, oraindik Mexikoren lurraldea zenean. Hamar urteetan “Helvetia berria” deitu zuen lurraldea bereganatu zuen, Suitzaren tamaina gainditzen zuena. 1848.ean bere lurretan urrea aurkitu zutenean iritsi zen beretzat hondamendia.
Ian Robertsonen Frantsesadari buruzko liburu berria
2011/05/19
bibliografia
Joan zen udazkenean Museoan bisitari izan genuen historigile britainiarrak Frantsesadari buruzko Atlas berri bat argitaratu du.
Urduñako Zumalakarregiren bustoa Museoan
2011/05/05
dohaintzak
Urduñako udalak, urteetan herriko plaza nagusian egondako Zumalakarregiren bustoa, gure Museoan gordetzea erabaki du.
Adolfo Mentaberry, XIX. mendeko bidaiari euskaldun ezezaguna
2011/04/26
grabatuak
Espainiar diplomaziako funtzionari, ekialderantz bidaiatu zuen eta bere esperientziak bi liburutan kontatu zituen: Viaje a Oriente: de Madrid a Constantinopla (1873) eta Impresiones de un viaje a la China (1876).
Udaberria iritsi da Zumalakarregi Museora
2011/04/06
historia
Udaberrria dastatzen hasi garen honetan gogora ditzagun XIX. mendeko loreak.
Karlisten erbestea Frantzian
2011/03/22
historia
Bi karlistaden ondoren Frantziak jasotako erbesteratuen gorabeherak aztertzen dituen argitalpen berria.
Ingelesen hilerria Donostian. Hiriko txoko erromantikoenetako bat Urgull mendiaren itsasaldean.
2011/03/08
ospakizunak
Aurreko sarreran Manuel Gurrea nafarrari buruz genion Donostiako “Ingelesen hilerrian” ehortzi zutela. Gaurkoan hilerri honi buruzko zenbait xehetasun eskainiko dugu.