Ricardo Balaca, Bigarren Karlistadako margolaria
2012/02/02
historia
Arestian Josep Lluis Pellicer aipatu genuen, “La Ilustración Española y Americana” aldizkariaren korrespontsala Bigarren Karlistadan, gaurkoan aldizkari honen beste ilustratzaileetako bat dakarkigu, Ricardo Balaca. Aldizkari honetarako lan egiteaz gain, Gerra Ministerioak gatazka honi buruzko zenbait olioren eginkizuna jarri zion.
Tandilgo sarraskia. “¡¡¡Maten siendo gringos y vascos!!!”
2012/01/19
karikaturak
Argentinako Panparen erdiko Tandil herrian, 1872.eko lehen egunean, atzerritarren aurka oldartu zen gautxoz eta peoiez osatutako jendetza. Erasoa jasan zutenen artean gehienak euskaldunak ziren.
Espoz Minaren pistolak.
2011/12/23
historia
XIX. mendeko liberalismoak bere mitoak izan zituen. Espoz Mina nafarra izan zen hauetako bat. Bere ospearen eredutzat har dezakegu bere alargunak Afrikako gerran borrokan nabarmentzen zen soldaduari eskainitako senarraren pistola parea.
Ohore militar hau Bernardo de Goenaga hondarribiarrak jaso zuen.
Josep Lluis Pellicer Fenyé, prentsa korresponsala Bigarren Karlistadan
2011/11/24
karikaturak
Josep Lluis Pellicer kazetari kataluniarrari buruzko ikerlan bat gure "Azterketak" sailean argitaratzeko aukera eskaintzen digu Jordi Artigas historigialeak. Pellicer irudigile bikaina izan zenez ikus ditzagun bere zenbait lan gurean.
XIX. mendeko Italiari begiradatxoa
2011/11/10
grabatuak
Zumalakarregi museoaren webgunearen baliabideak erabiliz, oraindik bateratze prozesuan zegoen Italiaren zenbait ikuspegi eskaintzen dizkizuegu
Zorionak!
2011/10/21
ospakizunak
Museoaren lagun mina joan zaigu
2011/10/07
txangoa
Pasa den irailak 27an hil zen, istripu baten ondorioz, Antxon Bandrés Zumalakarregi Museoaren lagun eta kolaboratzailea. Hona hemen gure omenaldi xumea
Gebarako gaztelua, karlisten azken gotorlekua
2011/09/08
grabatuak
Gebarako gaztelua, XV. mendean eraikia, Lehenengo karlistadan indartua izan zen. Bergarako besarkada ondoren, Karlistada Euskal Herrian amaitu arren, bertan zeuden karlistek 25 egun gehiago iraun zuten amore eman arte.
Abuztuak 31 Donostian
2011/08/31
ospakizunak
Urtero hiriak gogoratzen du. Guk aitzakia nahikoa dugu gaiari buruzko irudiak erakusteko.
El cañón Krupp
2011/08/17
karikaturak
Bartzelonan agertutako aldizkaria, astero argitaratzeko asmoz jaioa, 1874ko apiriletik irailera 20 ale jarri zituen kalean. Errepublikazale amorratua, lehenengo aletik argi utzi zuen bere asmoa, lumak eta lapitzak erabiliz “Karlistei koartelik gabeko gerra kupidagabea egin nahi diegu”