Bloga

Donostiako Panorama

2013/04/10 Ikonografia
Arestian XIX. mendeko "Panoramak" aipatzen genituen. Gaur Zumalakarregi Museoaren bildumakoa dugu hizpide. "Donostiako Panorama" akuarelaren inguruko jolasa jartzen dugu abian.

Juan Pardo San Gil

2013/03/27
Museoaren beste lagun bat joan zaigu. Juan Pardo San Gil ikerlaria zendu da joan den astean

Panorama

2013/02/01
Panorama izenez ezagututako pinturak eta hauek azaltzeko egin ziren eraikinak, izugarri hedatu ziren XIX. mendean ikuskizun herrikoi bezala.

Luis Paret y Alcazar margolariaren aldarrikapena

2012/12/11 erakusketa
Madrilgo Erret Jauregian "Goya y el Infante Don Luis: el exilio y el reino" erakusketa ikusgai dugu. Bertan Goya gaztearen lan zoragarriez gain, Luis Paret y Alcazar artistaren pintura esanguratsu ugari ikusteko aukera paregabea dugu. Zumalakarregi Museoan bere lanak aspaldi estimatzen ditugunez, erakusketa honen berri dakarkigu sarrera honetan

Antonio Ugarte eta Errusiako itsasontzien iruzurra.

2012/10/30 historia
Antonio Ugarte negozio gizon eta politikari euskalduna eta Espainiako itsas-armada berpizteko saio baten porrotari buruzko sarrera dugu gaurkoa.

Suitzarraren altxorra

2012/10/03 argitalpenak
The George Borrow Society taldearen partaide den Peter Missler historigileak, The Bible in Spain liburuan aipatzen den gertakizun bat aztertzen du, gure museoko liburutegirako bidali digun ikerlanean: "The Treasure Hunter of Santiago". Gaia, nola mertzenario suitzar batek Espainiako Ogasun Ministroa altxor baten bilaketan endredatzen duen.

San Luisen 100.000 semeei buruzko ikerketa bat gurean

2012/09/25
André Lebourleux iparraldeko ikerlariak 2006.ean Dualpha argitaletxeak kaleratu zuen eta dagoeneko agortua dagoen lana gure webean eskaintzeko aukera eman digu. Artxibo digitaleko "Azterketak" saila aberastuko duen ikerketa eskura duzue zaletu guztiek

Museoa dohaintza berriekin aberasten da

2012/08/31 historia
Zorioneko gaude! Museoko Dokumentazio Zentroak bi dohaintza berri jaso ditu. Javier Alday jaunak bere arbaso Roque Alday karlistari lotutako dokumentazio bilduma bat eman digu, azken karlistadari buruzkoa. Museoaren lagun anonimo batek, berriz, 1860ko Afrikako gerran egindako bi grabatu eskaini dizkigu.

Liburu eskurapen garrantzitsua Museoaren bildumarako: Vincent Garmendiaren liburutegia Ormaiztegin

2012/08/17 bibliografia
Bordeleko Unibertsitatetik karlismoaren historiaz arduratu den egile ospetsuak, Vincent Garmendiak, bere liburutegi espezializatuaren zati bat zaletuen eskura jarri du Zumalakarregi Museoaren liburutegian.

Iratxeko karlisten ospitalea

2012/08/03 historia
Arestian jasotako dohaintza batean zenbait aldizkari jaso genituen. 1876.go martxoan argitaratutako "Le Monde Illustré" aldizkariaren 986 alean aurkitu dugun Iratxeko ospitalearen irudi ederrak eman digu sarrera honetarako bidea.
Artxiboa