Bloga

Afrikako gerra berriro ere

2014/10/17 grabatuak
Afrikako gerrari buruzko erakusketa birtuala moldatu genuen duela urte pare bat. Oraingoan berau aberasten duen ekarpena jaso dugu. Mariá Fortuny margolariaren "Prim en la batalla de los Castillejos" olioaren berri eta honi buruzko Javier Gallegoren artikulu interesgarria.

Ormaiztegiko Trenzubiaren 150.urteurren arrakastatsua

Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi Museoak elkarlanean antolatuta, 2014ko iraila eta azaroa bitartean ospatuko den urteurrenak harrera bikaina lortu du lehen asteburuan.

XIX.mendeko Eleganteak. Jantzi Eskuliburua eta lotura interesgarriak

Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Elegante Eguna XIX.mendeaz janzteko asmoz argitaratu duen eskuliburuaren osagarri diren Blog interesgarri, Pinterest bilduma eta Youtubeko Tutorial hauetan zure XIX.mendeko elegante jantzia osatzeko ideia ugari aurkituko dituzu. Animatu!

Euskal Herriko lehen prentsa litografikoa.

2014/08/26 erakusketa
Litografia XIX. mende hasieran sortutako grabatu teknika berria izan zen. Alemanian eta Frantzian garatu zen aurrena, gero Europa guztian zehar zabaltzeko. Gurean Tolosako udalak erabili zuen lehenengoz. Zumalakarregi Museoan joan den urtean erakutsi genuen lehenengo euskal pieza litografiko hau, "San Luisen Ehun Mila Semeak" erakusketan.

Pedro Maria de Unanue lehen euskal tenore unibertsala

2014/08/14 uda
Ondarruko udalak eta Pedro Maria Unanue Fundazioak antolatuta, euskal abeslari honi buruzko erakusketa aurtengo udan. Unanue 1814.ean jaio zen Ondarrun eta nazioarteko ospearen erdian hil zen Triesten 1846.ean.

Giro ezinhobea Museoaren 25urreneko festan

XIX. mendea ezagutzeko erreferentzi zentro honen urteurrena dela eta, uztailaren 20an festa eguna izan genuen.

Elegante Eguna Ormaiztegin. XIX.mendeko Elegante Jantzien Bilkura

Zumalakarregi Museoak pasa den urtean martxan jarritako 'XIX.mendeko Eleganteen Bilkura Ormaiztegin' egitasmoarekin jarraitzeko eta herri osora zabaltzeko asmoz, bilera antolatu du datorren ekainaren 30erako.

Liburu dohaintza berriak

2014/05/28 dohaintzak
Zumalakarregi Museoak 25 urte betetzen dituen honetan, dohaintza berriak jasotzen jarraitzen dugu. Madril eta Ziburutik oraingoan.

Krimeako gerra

2014/03/13 argazkiak
Krimea denon ahotan dugun honetan, XIX. mende erdian bertan gertatutako gatazka dakarkigu gurera. Euskaldunek ere ezagutu zuten gertakari odoltsu hura.

Dohaintza egileei omenaldia

2014/02/20 dohaintzak
Zumalakarregi Museoak mende laurdena betetzear gauden honetan, dohaintza emaileak eskertu nahi ditu. Martxoaren lehenean, omenaldia bihurtuko den bilera bat antolatu dugu Ormaiztegin.
Artxiboa