Feillet ahizpen erakusketa zabalik
2015/03/12
Joan den ostiralean, martxoak 6, zabaldu genuen "HÉLÈNE & BLANCHE FEILLET: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketa. Nahi izaten dugun materiale guztia erakutsi ezin denez, esaterako liburuen barruan gelditzen diren irudiak, gehigarri modura sarrera desberdinetan agertuko ditugu hemen.
Feillet ahizpak, bi artista XIX. mendeko Euskal Herrian
2015/02/27
Datorren martxoak 6.ean hasi eta irailak 4era arte Zumalakarregi Museoak, Baionako Euskal Museoarekin elkar lanean, erakusketa berri bat aurkezten du Ormaiztegin: "HÉLÈNE eta BLANCHE FEILLET: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian"
Espoz Minaren heriotzaren urteurrena
2014/12/10
Datorren igandean, abenduak 14, beteko dira 178 urte Francisco Espoz Mina gerrilla buruzagi eta liberal nafarra hil zela.
XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura arrakastatsu eta jendetsua
2014/11/27
Pasa den larunbatean XIX.mendeko Eleganteen II.Bilkura ospatu zen Ormaiztegin, herriko Elegante Egunaren barruan. Aurtengoan parte-hartzea bultzatu da bereziki, eta herri osoan zehar zabaldu da ekimena. Herritar zein merkatarien artean.
Aurten ere dohaintza berriak
2014/11/12
ondarea
25 urte betetzen dituen honetan, Zumalakarregi Museoak bere bildumak zabaltzen jarraitzen du, bere lagunen dohaintzei esker. Azkenak ezpata, eskuizkribua, txapela, faxa eta olio erretratu bat izan dira.
Afrikako gerra berriro ere
2014/10/17
grabatuak
Afrikako gerrari buruzko erakusketa birtuala moldatu genuen duela urte pare bat. Oraingoan berau aberasten duen ekarpena jaso dugu. Mariá Fortuny margolariaren "Prim en la batalla de los Castillejos" olioaren berri eta honi buruzko Javier Gallegoren artikulu interesgarria.
Ormaiztegiko Trenzubiaren 150.urteurren arrakastatsua
2014/09/23
trenzubiak 150 urte
Ormaiztegiko Udalak eta Zumalakarregi Museoak elkarlanean antolatuta, 2014ko iraila eta azaroa bitartean ospatuko den urteurrenak harrera bikaina lortu du lehen asteburuan.
XIX.mendeko Eleganteak. Jantzi Eskuliburua eta lotura interesgarriak
2014/09/18
elegantegunaormaiztegin
Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Elegante Eguna XIX.mendeaz janzteko asmoz argitaratu duen eskuliburuaren osagarri diren Blog interesgarri, Pinterest bilduma eta Youtubeko Tutorial hauetan zure XIX.mendeko elegante jantzia osatzeko ideia ugari aurkituko dituzu. Animatu!
Euskal Herriko lehen prentsa litografikoa.
2014/08/26
erakusketa
Litografia XIX. mende hasieran sortutako grabatu teknika berria izan zen. Alemanian eta Frantzian garatu zen aurrena, gero Europa guztian zehar zabaltzeko. Gurean Tolosako udalak erabili zuen lehenengoz.
Zumalakarregi Museoan joan den urtean erakutsi genuen lehenengo euskal pieza litografiko hau, "San Luisen Ehun Mila Semeak" erakusketan.
Pedro Maria de Unanue lehen euskal tenore unibertsala
2014/08/14
uda
Ondarruko udalak eta Pedro Maria Unanue Fundazioak antolatuta, euskal abeslari honi buruzko erakusketa aurtengo udan. Unanue 1814.ean jaio zen Ondarrun eta nazioarteko ospearen erdian hil zen Triesten 1846.ean.