Bloga

Maleta Didaktikoko marrazkien zozketako irabazleak

2015/08/28
Adur Casado segurarra eta Ane Arburua zumarragarra izan dira sarituak.

Feillet ahizpen erakusketa ikusteko azken aukerak

2015/08/25
Euskal Herriko lehenengo emakume margolariei buruzko erakusketak azken egunak ditu Ormaiztegin. Datorren irailak 6ean izango du amaiera Zumalakarregi Museoan "Hélène eta Blanche Feillet: Emakume margolari aitzindariak XIX. mendeko Euskal Herrian" erakusketak.

Henningsenen liburuaren aurkezpena

2015/08/04
Datorren ostiralean, abuztuak 7, Nevadako Unibertsitatearekin elkarlanean argitaratzen dugun "The Most Striking Events of a Twelvemonth’s Campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces" liburuaren berrargitalpena aurkezten dugu Koldo Mitxelena Kulturunean.

Bide Berdera eta Feilleten erakusketara bisita bereziak egingo ditugu udan

2015/07/17
Eman izena aurrez, eta zatoz gure eskaintzaz gozatzera!

"Mugako nire lagunei. Ipar Euskal Herria karlistadetan 1833-1876" publikazioa webgunean ikusgai dago jada

2015/07/16
"Mugako nire lagunei. Ipar Euskal Herria karlistadetan 1833-1876" publikazioa osorik irakurtzeko aukera dago jada gure webgunean. Gure argitalpenetako bat da hau eta askoz ere gehiago ditugu zuei eskaintzeko. Igo ahala jakinarazten joango gara.

Maleta Didaktikoa bidaiatzen ari da etengabe! Har ezazu zeuk ere!

2015/07/14
Begira Ordiziako Jubilatuen Elkartean zein txukun aurkeztu duten gure Maleta Didaktikoa!

Feillet ahizpek jarraipena dute

2015/07/03
Ezusteko polita jaso dugu Feillet ahizpen erakusketaren inguruan. Blanchen ondorengoa den Amaia Hennebutte eta bere amaren bisita jaso dugu eta baita beraien gonbidapena familiaren etxean jasota dauzkaten piezak ikusteko. Hauetako batzuk erakustea da sarrera honen helburua. Zoragarria iruditu zaigu bost belaunaldi beranduago Amaia ere ilustratzailea dela jakitea. Gainera Ormaiztegin antolatu dugun ilustratzaileen bilkuran parte hartu du gurekin. Eskerrik asko Amaia!

180 urte Tomas Zumalakarregi zendu zenetik

2015/06/24
Gaur, ekainak 24, betetzen dira 180 urte Tomas Zumalakarregi Zegamako Mazkiaran-Barrena etxean hil zenetik. Oroitzapen xume hau urteurren borobil honentzat.

Waterlooko batailaren bigarren mendeurrena

2015/06/18
1815eko ekainak 18an, duela 200 urte, Napoleonen erabateko porrota ekarri zuen bataila gertatu zen.

Aterpean egin genuen marrazketa piknika

2015/06/15
Eguraldia lagun izan ez bagenuen ere, ederki pasa genuen larunbateko marrazketa piknikean.
Artxiboa