Bloga

Erakusketa berria inauguratuko dugu ekainaren 9an

2016/06/03
Datorren ekainaren 9an "1839 Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketa inauguratuko dugu arratsaldeko 19:00etan.

Asko ikasi eta gozatu genuen Asisko Urmenetarekin, albumak ezagutuz

2016/05/31
Joan den larunbatean, Museoen Nazioarteko egunaren harira eta Ikus Berriz Bizi programaren barruan, Asisko Urmenetarekin tailer berezi bat izan genuen. XIX. mendeko albumak ezaugtu eta egungo baliabideak erabiliz albumak nola egin ditzakegun ikasi genuen.

Made In Ormaiztegi erakusketaren azken astea eta honi lotutako azken tailerra

2016/05/11
Otsailaren 25etik ikusgai dugun "Made In Ormaiztegi: Garapen Industrialaren Eredu Bat" erakusketak igande honetan, maiatzak 15, itxiko ditu ateak. Horren aurretik, larunbatean, familia egituren inguruko tailer bat egingo dugu.

Larunbat honetan Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen VII. edizioa ospatuko dugu

2016/05/05
Arratsaldekio 16:00etan bilduko gara Ormaiztegiko plazan eta bertatik abiatuko gara. Aurtengo ibilbidea 8,4 kilometrokoa izango da: Ormaiztegitik abiatu, Barnaolara (Mutiloa) joan, eta handik berriro Ormaiztegira itzultzea da asmoa. Tartean, Liernian, merienda egongo da.

Ormaiztegiko 5. mailakoen ondarea ikusgai museoan

2016/04/28
Urtero bezala, Ormaiztegiko San Andres ikastetxekoek Ondarea landu dute. Bihar, apirilak 29 ostirala, 17:15ean euren ondarearen aurkezpena egingo dute Zumalakarregi Museoan eta astebetez egongo da ikusgai.

“Oda a la fábrica abandonada” dokumentala Ormaiztegin

2016/04/13
Unai Alonso eta Iñaki Uriarteren filma "Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat" erakusketaren osagarri modura eskainiko dugu Ormaiztegiko udaletxean. Irati Otamendi arkitektuaren azterketa egongo da emanaldiaren ostean.

Bisita gidatu bereziak Aste Santuan eta Pazko Astean

2016/03/18
"Made in Ormaiztegi: garapen industrialaren eredu bat" aldi baterako erakusketara bisita gidatu bereziak egingo dira Aste Santuan eta Pazko Astean.

Loreak Asmatzen erakusketa Bergarako Laboratoriumen

2016/03/16
Zumalakarregi Museoak 2009ak ekoiztutako "Loreak Asmatzen: Naturzale europarrak Euskal Herrian. Petit de Meurville eta Pietro bubani" erakusketa Bergarako Laboratorium Museoan egongo da ikusgai martxoaren 18tik uztailaren 10era.

Ostiralean Irati Otamendi Irizar arkitektuak hitzaldia eskainiko du

2016/03/14
"Made In Ormaiztegi: Garapen Industrialaren Eredu Bat" aldi baterako erakusketari lotuta, ostiral honetan, martxoak 18, 19:00etan hitzaldia eskainiko du Irati Otamendi Irizar arkitektuak: "Industrializazioa: atzo garapen, gaur ondare, bihar...?"

Larunbat honetan motor baten errotorea muntatzeko belaunaldien arteko tailerra

2016/03/07
Maria Pilar Agirre herritarraren testigantzaren bidez, Ormaiztegin horrenbesteko pisua izan duen motoregintza gertutik ezagutzeko aukera izango dugu, emakumeen ikuspegitik.
Artxiboa