Bloga

Kontzertu ekonomikoei buruzko ikusentzunezkoa

2019/03/28
Joan den urtean Kontzertu Ekonomikoen Dekretuak 140 urte betetzen zituenaren harira, New Digital Media Euskadi enpresak gai honen inguruko ikusentzunezkoa ekoiztu zuen. "Concierto económico Vasco. Por derecho propio" dokumentalean Zumalakarregi Museoaren partaidetza erakusten duen zatia jartzen dugu orain zuen eskura.

"Migrazioak" proiektua martxan Zumalakarregi Museoan.

2019/02/14
Zumalakarregi Museoak “Migrazioak” proiektua martxan jarri du. Oinarrian aldi baterako erakusketa bat dago baina, hasieratik hiru ardatzek osatzen dute: erakusketa bera, hezkuntza proiektua eta gizarte proiektua.

“Industria Paisaia” proiektua aurkezten dugu

2019/01/30
Zumalakarregi Museoak, paisaia industriala babestu, gorde eta sustatzeko asmoarekin, Ormaiztegiko iragan industrialaren memoria bilketa proiektua aurkezten du. 2016ean eginiko “Made in Ormaiztegi” erakusketaren ildoan "Industria Paisaia" plataforma sortu dugu, bertan proiektu honek barnebiltzen dituen eduki ezberdinak ikusgai izateko.

Aita Mari itsasgizonaren heriotzaren urteurrena

2019/01/09
Gaur betetzen dira 153 urte Aita Mari itsasgizon zumaiarrak galerna batek harrapatutako bi txalupa laguntzen ari zela bizia galdu zuenetik. Hona hemen bere biografia laburra.

Hainbat kolaborazio Museoarekin.

2018/12/11
Azken aldian jasotako dohaintza pare baten berri ematera gatoz. Baita gure “Azterketak” sailean jasotako azken lanena ere. Gure eskerrik beroenak Museoaren ondarea eta jakintza zabaltzen laguntzen gaituztenentzat.

"XIX. mendeko VI. Eleganteen bilkura" arrakastatsua

2018/11/28
Pasa den larunbatean, azaroaren 24, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean antolatutako "XIX. mendeko eleganteen VI. bilkura" ospatu zuen Ormaiztegin.
Artxiboa