"XIX. mendeko VI. Eleganteen bilkura" arrakastatsua
2019/11/27
Pasa den larunbatean, azaroaren 23, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean antolatutako "XIX. mendeko eleganteen VII. bilkura" ospatu zuen Ormaiztegin.
Beatriz Gonzalez artista kolonbiarra “Leopoldina Rosa” erakusketan.
2019/11/06
Zumalakarregi Museoaren aldi baterako azken erakusketak euskal emigrazioa XIX. mendean lantzen du. Aldi berean gaur egungo immigrazioaren fenomenoari ispilu bat jarri diogu. Tartean Euskal Herrira bizitzera etorritako emakume kolonbiar baten testigantza jasotzen dugu, CEAR Euskadi, errefuxiatuei laguntzeko batzordea erakundeak eskuratu diguna. Entzunezko testigantzari irudi bat jarri nahi genion eta Beatriz Gonzálezen “Auras anónimas” artelana ezin aproposagoa iruditu zitzaigun.
Topaketa atsegina
2019/10/29
Urriaren 26ean kultur etxean ospatu genuen tertulia primerakoa izan zen
Familia tailerretan kartelak egiten
2019/10/23
Museoaren 30 urteurrena komunikatzeko, pasa den urriaren 19ko familia tailerreko artistek, kartel zoragarriak egin zituzten Zumalakarregi Museoan
Pastoralari buruzko kafe-tertulia Ormaiztegin
2019/10/22
Zumalakarregi Museoak, Europako Kontseiluak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Zumalakarregi pastorala Ormaiztegin antzeztu zenetik 30 urte bete direla gogoratuz, solasaldia antolatu du Ormaiztegiko Kultur etxean. Bertan, egun hartan partaide izandako zuberotarrak Ormaiztegiko hainbat antolatzaileekin bilduko ditugu, esperientzia hartaz hitz egiteko. Bide batez, ertarotik datorkigun antzezpen mota bitxi honi buruzko berriak jasoko ditugu.
Telebista erreportaia "Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat"
2019/09/24
"Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketaren inaugurazioa galdu zenuen? Ez galdu Goierri Telebistak eginiko erreportaia bikaina!
"Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" erakusketa zabaltzen dugu
2019/09/19
Ostiralean, hilak 20, "Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat" aldi baterako erakusketa zabaltzen da Zumalakarregi Museoan. Bertan XIX. mendeko euskal emigrazioa aztertzen da, egungo immigrazio fenomenoarekin alderatuz.
Badator "Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat" erakusketa
2019/09/06
Datorren irailak 20ean zabalduko dugu Ormaiztegin "Migrazioak" proiektuaren emaitza den aldi baterako erakusketa: "Leopoldina Rosa: Gaur egungo istorio bat". Bertan XIX. mendeko euskal emigrazioa aztertuko dugu, aldi berean egungo immigrazio fenomenoari ispilu bat jarriz.
Gaur, bertan jorratzen den gaietako bat aipatuko dugu, euskal emigrazioa Uruguaira
"Guztiok gara migratzaile" proiektuaren azken fasea
2019/06/26
Ekainaren 20tik irailaren 1 arte egongo da "Guztiok gara migratzaile" aldi baterako erakusketa Zumalakarregi Museoan ikusgai
Agosti Xahoren Karlistaldiei buruzko idatziak argitaratzen ditugu.
2019/06/12
Zumalakarregi Museoak, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroarekin elkarlanean, Agosti Xaho idazle zuberotarrak Lehenengo Karlistaldian idatzitako bi testu argitaratzen ditu. Aurkezpena Ormaiztegin egingo dugu datorren ostiralean, hilak 14 arratsaldeko zazpiretan.