Bloga

Zumalakarregi Museoa, Iparragirreren ibilbidean

2020/02/04
"Hiru Herri bizitza bat ekimena; XIX.mendera bidaiatu" mundua Jose Mari Iparragirreren begietatik ikusteko aukera eskaintzen digun bisita turistikoa aurkeztu da otsailaren 3an, Urretxuko udaleko atarian.

Beste begirada bat.

2020/01/17
"30 Begirada" proiektuan Zumalakarregi Museoarekin elkar lanean ibilitako beste hainbeste kultur eragilek idatzi dute. Gaurkoan Valentino Pugliese idazlearen ekarpena dakarkigu.

"30 Begirada" proiektuaren bigarren sarrera.

2020/01/07
Gune honetan Zumalakarregi Museoaren lagunek "30 Begirada" proiekturako egindako ekarpenak argitaratuko ditugu. Museoak 30 urte bete ditu eta gure proiektuetan parte hartu dutenei hausnarketa labur bat eskatu diegu. Gaurkoan Amaia Lamikiz irakaslearena dakarkigu.

Zumalakarregi Museoak 30 urte.

2019/12/26
Museoaren 30 urteak ospatzeko beste hainbeste posta txartelek osatutako bilduma argitaratu dugu.

Migratzailearen Nazioarteko Eguna dugu gaur, abenduak 18.

2019/12/18
Zumalakarregi museoak Migratzailearen Nazioarteko Eguna ospatzeko joan den igandean "Elkar ezagutuz" proiektuaren ekitaldi berri bat antolatu zuen.

"XIX. mendeko VI. Eleganteen bilkura" arrakastatsua

2019/11/27
Pasa den larunbatean, azaroaren 23, Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean antolatutako "XIX. mendeko eleganteen VII. bilkura" ospatu zuen Ormaiztegin.

Beatriz Gonzalez artista kolonbiarra “Leopoldina Rosa” erakusketan.

2019/11/06
Zumalakarregi Museoaren aldi baterako azken erakusketak euskal emigrazioa XIX. mendean lantzen du. Aldi berean gaur egungo immigrazioaren fenomenoari ispilu bat jarri diogu. Tartean Euskal Herrira bizitzera etorritako emakume kolonbiar baten testigantza jasotzen dugu, CEAR Euskadi, errefuxiatuei laguntzeko batzordea erakundeak eskuratu diguna. Entzunezko testigantzari irudi bat jarri nahi genion eta Beatriz Gonzálezen “Auras anónimas” artelana ezin aproposagoa iruditu zitzaigun.

Topaketa atsegina

2019/10/29
Urriaren 26ean kultur etxean ospatu genuen tertulia primerakoa izan zen

Familia tailerretan kartelak egiten

2019/10/23
Museoaren 30 urteurrena komunikatzeko, pasa den urriaren 19ko familia tailerreko artistek, kartel zoragarriak egin zituzten Zumalakarregi Museoan

Pastoralari buruzko kafe-tertulia Ormaiztegin

2019/10/22
Zumalakarregi Museoak, Europako Kontseiluak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, Zumalakarregi pastorala Ormaiztegin antzeztu zenetik 30 urte bete direla gogoratuz, solasaldia antolatu du Ormaiztegiko Kultur etxean. Bertan, egun hartan partaide izandako zuberotarrak Ormaiztegiko hainbat antolatzaileekin bilduko ditugu, esperientzia hartaz hitz egiteko. Bide batez, ertarotik datorkigun antzezpen mota bitxi honi buruzko berriak jasoko ditugu.
Artxiboa