Bloga

"Carliscaturas" Zumalakarregi Museoan

2024/05/24
Joan den azteazkenean, maiatzak 22, aldi baterako erakusketa berria zabaldu genuen Ormaiztegin. Lizarrako Karlismoaren Museoarekin elkar lanean antolatutako "Carliscaturas: umorea lubaki gisa" erakusketak, Cesar Oroz ilustratzailearen lana XIX. mendeko aldizkari satirikoekin uztartzen du, emaitza bizigarria lortuz.

2024ko Museoen Nazioarteko eguna

2024/05/21
Aurtengo edizioan gure 35. urteurrena ospatu dugu ekintza berezi baten bitartez, museoa 1989ko maiatzean ireki baitzen

Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berde egunaren XV. edizioa

2024/05/17
Aurten "Bide berdetik mahaira" ekimenaren XV. edizioa ospatuko genuen pasa den hilaren 11n, Bide berdearen egunaren baitan.

Don Carlos karikaturetan

2024/04/26
Bigarren karlistaldiaren garaian aldizkari satirikoek sekulako ugalketa izan zuten, 1868ko iraultzak ekarritako prentsa askatasunaren itzalpean. Hortik mende bukaerara arte ilustratzaile satirikoen jomuga nagusietako bat karlismoa izan zen eta mugimendu honen barruan, nola ez, erregegaia, Carlos VII. Gai hau jorratzen duen aldi baterako erakusketa Zumalakarregi Museora iristear dagoenean, hona hemen, Don Carlos bere garaiko karikaturetan.

Pazko asteko tailerrak

2024/04/10
Aurten Pazko asteko tailerrak ospatu ditugu Ormaiztegiko trenzubia eta museoko lorategian dugun Koldo Merinoren eskultura ezagutzeko buztina erabiliz

Donostiako udaletxea

2024/04/05
Asteburu honetan Donostiako udaletxea biztanleei irekiko zaie. Aitzaki honekin gure XIX. mendeko albumean aurki ditzakegun hainbat irudi aurkeztuko ditugu.

Carlos VANZELLER, Lehen Karlistaldiko ilustratzaile portugaldarra.

2024/03/26
Zumalakarregi Museoak Vanzellerren irudiak gorde eta erabili ditu 1989an inauguratu zenetik. Orain, José Norton portugaldar historialariari esker, bere biografia eta Vanzellerrek gure artean 1835ean egin zuen albumaren ilustrazio argitaragabe batzuk eskaini ditzakegu.

Martxoaren 8ko egitaraua

2024/03/19
Urtero bezala, Zumalakarregi museoak Emakumeen Nazioarteko egunari dagokion gaiari eutsiz, martxoko egitarau berezi bat antolatu du.

Gure Ondarea erakusketa

2024/03/05
Urtero bezala, aurten ere Zumalakarregi museoak ondare kontzeptua landu du Ormaiztegiko San Andres eskolako LH5eko ikasleekin.

XIX. mendeko idazkera ezagutzen

2024/02/29
Ohi den bezala, Zumalakarregi museoan Familia tailerrak antolatzen ditugu etxeko gaztetxoei XIX. mendeko edukiak hurbilduz
Artxiboa