Bilbao setiatua karlistaldietan.
Aranzadi Zientzia Elkartea “Begoñako argia” proiektua garatzen ari da, auzo honetako hilerri zaharrean indusketa arkeologiko sakona eginez. Bertan Lehenengo Karlistaldiko hainbat hobi komun aurkitu dituzte eta aurkikuntza honen berri emateko ekitaldia antolatu zuten atzo, apirilak 27, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Aurkikuntza hauen testuinguru historikoa adierazteko Zumalakarregi Museora jo zuten eta Aitor Bizkarra bertsolaria eta Paul Beitia musikariaren laguntzaz garaiko hainbat bertso entzuteko aukera egon zen.
Indusketei buruz bere arduraduna den Carme Cochek hitzegin zuen. Azkenik Juantxo Egaña argazkilaritzaren historiagileak azken karlistaldiko argazkien berri eman zigun.
Hemen duzue ekitaldieren bideoa: