Bilbao setiatua karlistaldietan.

2022/04/28
Aranzadi zientzia elkarteak antolatuta, atzo Bilboko Bidebarrieta liburutegian emandako hitzaldiak dakarzkigu gurera. Zumalakarregi Museoak testuinguru historikoa kokatzen lagundu zuen.

Aranzadi Zientzia Elkartea “Begoñako argia” proiektua garatzen ari da, auzo honetako hilerri zaharrean  indusketa arkeologiko sakona eginez. Bertan Lehenengo Karlistaldiko hainbat hobi komun aurkitu dituzte eta aurkikuntza honen berri emateko ekitaldia antolatu zuten atzo, apirilak 27, Bilboko Bidebarrieta liburutegian.

Bidebarrieta liburutegia

Aurkikuntza hauen testuinguru historikoa adierazteko Zumalakarregi Museora jo zuten eta Aitor Bizkarra bertsolaria eta Paul Beitia musikariaren laguntzaz garaiko hainbat bertso entzuteko aukera egon zen.

Begoñako hobia

Indusketei buruz bere arduraduna den Carme Cochek hitzegin zuen. Azkenik Juantxo Egaña argazkilaritzaren historiagileak azken karlistaldiko argazkien berri eman zigun.

Santa Cruz apaiza

Hemen duzue ekitaldieren bideoa:

 

Bilbao setiatua karlistaldietan.

Begoñako indusketaren ikuspegia