Beste estanpa egile bat, Salneuve tenientea.
Erakusketak “Gerra garaiak” gunean Donostia irudikatu zuten hainbat militarren lanak jasotzen ditu, tartean Salneuve tenientearena, Parisen 1824.ean argitaratua.
Le CAMUS. "Saint Sebastien.(Guipuscoa)". San Telmo Museoa.
Litografian “San Luisen Ehun Mila Semeak” Donostian sartzen irudikatzen dira, hiriak sei hilabetez jasandako setioaren ondoren. Espedizio militar honetan kanpainako inprenta litografikoa ekarri zuten, Salneuve tenientearen ardurapean.
Le CAMUS. “Passage de la Bidassoa : exécuté par l'Armée Française sous les ordres de S.A.R. le Duc d'Angouléme, le 7 Avril 1823”. Zumalakarregi Museoa. Iturria.
Bertan egindako grabatu bat iritsi zaigu tropa frantsesak Tolosan barrena zihoazenean Armadaren inprenta litografikoan egina. Euskal Herrian egindako lehen litografien artean koka dezakegu, zalantzarik gabe, Angulemako Dukearen aurrean egindako desfilea irudikatzen duen hau.
SALNEUVE. “Vue de l'entrée de Tolosa : au moment où la Division Loverdo y arrive et défile devant S. A. R. Monsigneur Duc d'Angoulème”. Bizkaiko Foru Liburutegia.
Jean Felix Salneuve militarra, topografoa eta litografoa izan zen. Inbasio frantsesaren ostean, 1824.ean Parisen Itineraire pittoresque du Grand Quartier Général pendant la campagne de 1823 en Espagne argitaratu zuen.
PASQUIER. "Ernani. (Guipuscoa)". Koldo Mitxelena Kulturunea. Iturria
Zumalakarregi Museoaren bilduman baditugu argitalpen honetako hiru grabatu.
SALNEUVE. "Tolosa. (Guipuscoa)". Zumalakarregi Museoa. Iturria
SALNEUVE. "Montdragon. (Guipuscoa)". Zumalakarregi Museoa. Iturria
Argitalpen honetan tropa frantsesen mugimenduak adierazten dituzten litografiak aurkitzen ditugu, Bidasoa ibaia gurutzatzeko erabili zuten zubiarena esaterako.
Le CAMUS: "Vue de la pont de la Bidassoa. Construit par le Français pendant la campagne de 1823". Bizkaiko Foru Liburutegia.
Bereziki deigarria egiten zaigu Urretxu inguruan Salneuvek egin zituen hiru litografia, bilduma desberdinetan aurkitu ditugunak.
SALNEUVE. "Villareal. (Guipuscoa)" San Telmo Museoa.
SALNEUVE. "Villareal. (Guipuscoa)" Koldo Mitxelena Kulturunea. Iturria
Le Camus. “Environs de Villareal. (Guipuscoa)”. Bilduma pribatua.
Salneuvek Euskal Herrian egindako ibilbidea Gasteizen bukatu zuen.
SALNEUVE. "Vitoria". Baionako Euskal Museoa
Garaiz zabiltzate egile honen grabatu zoragarri bat zuzenean ikusteko "Urgullen magalean. Donostiako estanpak" aldi baterako erakusketaren barruan.