Bertso kantaldi arrakastatsua.
Aitor Bizkarra bertsolariak, Paul Beitia eta Gari Ortiz de Villalba musikarien babesarekin, bertso kantaldi zoragarria eskaini zigun Zumalakarregi Museora bertaratu ginen lagunei.
Kantaldiaren ikuspegia. Angel Elorzaren argazkia.
Egun museoan dugun aldi baterako erakusketaren inguruan antolatu ditugun ekintzekin jarraituz, atzokoan XIX. mendetik hasi eta gaurdaino Rif lurraldean gertatutako gerrei buruz jarritako bertso kantaldia dastatu genuen Ormaiztegin. "Rif 1923. Eustaquio Berriotxoa Elgarrestaren argazkiak" erakusketa abenduak 30era arte egongo da gurean.
Hirukotea lanean. Angel Elorzaren argazkia.
Datorren azaroak 28an izango dugu erakusketari lotutako hurrengo ekimena. Ahmed Zaidani Rifeko historian adituak eskainiko digun bisita gidatua izango da, Berriotxoaren argazkiei buruzko ikuspegi berria emanez.
Saioaren beste ikuspegia. Angel Elorzaren argazkia.
Hemen duzue bertso kaltaldiaren bideoa.