Bergarako Besarkadari buruzko erakusketa ikusteko azken aukerak Ormaiztegin

2016/08/11
"1839. Bergarako Besarkadaren aurrean. Keinua eta interpretazioa" erakusketa amaitzear dago Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan. Donostia 2016ko erakusketa nagusia den "Bake Ituna" proiektuaren barruan kokatzen den ekimen honetan, ahalegin berezia egin du museoak 25 bilduma desberdinetatik piezak elkartzeko. Abuztuak 21era arte duzue aukera Ormaiztegira hurbiltzeko.

Joan den ekainak 9an zabaldu genuen erakusketak XIX. mendeko bake itun ezagunenetakoa du gaitzat.

Erak 2016

Zumalakarregi Museoko erakusketaren ikuspegia.

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua programaren Bake Ituna proiektuaren ezaugarrietako bat, gai historikoak oinarritzat hartuz  egungo egoeraz hausnarketa bat egitea da eta, guk ere, arte garaikidea erabili dugu gogoetarako lagungarri.

Era 2016

Erakusketaren beste ikuspegia.

Bestalde, 25 bilduma desberdinetatik ekarritako piezek osatzen dute erakusketa eta aukera aparta eskaintzen du kalitate haundiko artelanak ikusten gozatzeko.

Linell

 John LINELL. "Baldomero Espartero". Museo de Historia de Madrid.

 Ez ezazue galdu erakusketa hau dastatzeko aukera paregabea.

Bergarako Besarkadari buruzko erakusketa ikusteko azken aukerak Ormaiztegin

Luis Carlos de LEGRAND. "Cuádruple Alianza celebrada el 22 de abril de 1834. Museo del Romanticismo. Madrid