Behin behineko erakusketa ikusteko azken aukerak
1823an gertatutako inbasio frantses honetan ilustratzaile bikainak etorri ziren gure artera eta, erakusketa honetan ikus daitezkeen, bere ibilbideen testigantza bikainak utzi zizkiguten.
SALNEUVE. "Montdragon". Irudiaren iturria.
Bestalde, Hirurteko Liberalak Gipuzkoan izan zuen eragina aztertzen duten dokumentuak ere aurki ditzake erakusketa honetara datorren bisitariak. Oso bitxiak batzuk, izan ere gutxik ezagutzen dute Cadizko Konstituzioa indarrean jartzeak eragindako Espainiako probintzien berrantolaketan, Gipuzkoak izena aldatu zuenik.
Alegia, Espainian probintzia guztiek hiriburuaren izena bazeramaten, hemen ere berdin. Eta Donostia hautatu zuen gobernu liberalak Gipuzkoako hiriburu. Jakina denez Foruak indarrean zeudenean Gipuzkoak ez zuen hiribururik, Diputazioa kokatzen zen herriak jasotzen zuten ardura hori.
Angulemako dukeak zuzendutako inbasioaren berri sakonago ezagutu nahi duenak André Lebourleuxen lanaren jarraipena kontsulta dezake gure"Artxibo digitalaren" "Azterketak" sailean. Lehen atala aurrez aurkeztu genuen bertan.
Victor ADAM, San Luisen Ehun Mila Semeak Iruña setiatzen. San Telmo Museoa.
Bukatzeko, oroitarazi museoak neguko ordutegia indarrean duena, bisita antolatu aurretik kontuan har dezazuen. Anima zaitezte!