Begirada bertatik
2020/06/19
Zumalakarregi Museoa Ormaiztegin dago. Hasieratik begiratu diogu gertueneko inguruari gure ibilbidea garatzeko. Honetan ezinbesteko laguntzaile izan dugu Zeles Otamendi.
Museoa zabaldu bezain laister gertuen genuen ondareari begiratu genion eta Ormaiztegin trenzubia nabarmentzen da. Adituei egin genien kontsultaren emaitza ez zen denen gustokoa izan, alegia, ustez Gustave Eiffel ingeniariarena zen eraikina Alexander Lavalleyrena zela jakin genuelako. Baina horrek ez dio baliorik kendu XIX. mendeko ingeniaritza lan erraldoi honi. Museotik bere ezagutza sustatzen jarraitzen dugu.
Gaurko begirada Zeles Otamendi adiskidearena dugu. Bera izan dugu Industria paisaia Ormaiztegiko industria garapena aztertzeko proiektuan euskarri nagusia.