Bainuetxeko ahotsak entzungai.

2023/11/08
Duela bost urte egindako bainuetxearen inguruko tertuliaren grabaketa entzuteko aukera eskaintzen dugu, aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien emaitza bezala.

Ormaiztegiko bainuetxearen memoria jasotzeko ahaleginean, 2018an Zumalakarregi Museoak  bertan ibilitako jendearen topaketa bat antolatu zuen.  Bainuetxearen bizitzari lotuta egon ziren pertsonen esperientziak jasotzeko asmoz egindako deialdiak oso harrera ona izan zuen.

 Bainuetxeko ahotsak

 Museora bertaratutako jendea.

Bildutakoen artean bainuetxeko langileak, bezeroak eta eraikinaren erabiltzaileak aurki ditzakegu, Elixabete Garmendia kazetari ormaiztegiarraren dinamizazioarekin. Orain beraien testigantzak entzuteko aukera eskaintzen dizuegu, aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien  goiburuari jarraituz “Ondarea bizirik”, alegia.

OEJ 2023

 Bainuetxeko ahotsen bilkura.

Bainuetxea 1853.ean zabaldu zen eta 1964.ean itxi. “Bainuetxeko ahotsak” izenburua jaso duen lan honek duela bost urte museoan egindako bilkuran entzundako esperientzien memoria gordetzen du.

 Bainuetxeko ahots

Bilkuran giro ederra sortu zen.

Transmisioak herriko ondare immaterialean duen garrantzia azpimarratuz, hona hemen Ormaiztegiko bainuetxearen memoriaren zati bat. Industria paisaia webgunean, bainuetxeari dagokion esparruan aurkituko dituzu bertan ibilitakoen testigantzak.

 

Bainuetxeko ahotsak entzungai.

Ordarearen Europako jardunaldiak. Ormaiztegiko bainuetxea 1914.ean.