Azken urteetako dohaintzekin osatutako erakusketa bukatzear

2017/07/11
Datorren igandean, uztailak 16, ixten da "Dohaintzak 2014-17" erakusketa tenporala. Modu honetan jasotako azken eskurapenak ikusteko aukera probetxa ezazue.

Zumalakarregi Museoaren bilduma osatzen lagundu diguten hainbat pieza ezagutzeko aukera ematen digu "Dohaintzak 2014-17" erakusketak. Besteak beste, Euskal Herria bere osotasunean agertzen digun alboko mapa hau.

Von Rahden

Wilhelm Baron von RAHDEN. Aus Spaniens Burgerkrieg 1833-1840. Berlin, 1851.

Berlinen 1851.ean argitaratutako liburuak Euskal Herriko mapa dotore hau argitaratzen zuen, Prusiako boluntario karlistak eskaintzen zuen kontakizuna osatzeko helburuarekin.

Bigarren Karlistadari lotua, berriz, Don Carlosi eskainitako ereserkiaren partitura.

José AMAT. "Dios, Patria y Rey. Himno Patriótico". Paris, 1872.

Ormaiztegira hurbilduz gero partitura ezezagun honen musika entzuteko aukera ere izango duzue.

Ez ezazue galdu Zumalakarregi Museoan jasotako azken donazioak ezagutzeko aukera.

Azken urteetako dohaintzekin osatutako erakusketa bukatzear

Erakusketaren ikuspegi bat