Azken begirada
2020/08/26
Azken urte honetan zehar, astiro, astiro, Zumalakarregi Museoaren 30. urteurrena ospatzeko sortu dugun proiektua aletzen joan gara gune honetan. Museoaren beste hainbeste laguni idatzi bat eskatu diegu eta hemen duzue euskarazko azkena. Xabier Irujo Renoko Unibertsitateko Euskal Ikergunearen zuzendariarena dugu honakoa.
Xabier Irujorekin harreman luzea dugu Zumalakarregi Museoan. Berak zuzentzen duen Renoko Unibertsitateko Euskal Ikergunearekin argitalpen lerro bat irekia dugu, gaurdaino Henningsen eta Xahoren liburuak jasotzen dituena, baina jarraipen bokazio garbia duena.
Bestalde, museoaren bilduma osatzen lagundu dutenetakoa ere badugu, Dorregarai jeneral karlistarenak izandako txapela eta besoa eusteko faxa utzi baiditu gurean.
Hona hemen bere begirada: