Azken argitalpenak

2017/02/28
Jaso berri ditugu Museoaren ikonografia erabili duten bi argitalpen. Jose Antonio Recondoren "La guerra de la Independencia: Tolosa y los franceses" eta Julio Albiren "El ejército carlista del Norte (1833-1839)."

Badira hilabete batzuk Zumalakarregi Museoaren laguna den Jose Antonio Recondo historigileak bere azken lana bidali zigunetik. Bertan Frantsesada garaian Tolosak jasandako egoera aztertzen du sakonki.

Reondo

Pako Etxeberria forensearen sarrera duen liburu honek, hainbat Museo eta Dokumentazio Zentroetako irudiak jasotzen ditu, tartean gureak, landutako testu interesgarriari ikuspegi grafiko bitxi eta zabala eskainiz.

Bestalde, Julio Albi de la Cuesta historigileak El Ejército Carlista del Norte (1833-1839) liburua argitaratu du. Gerraren ikuspegi militarra nabarmentzen da lan honetan, gaia lantzeko soldadu karlisten testigantza ugari erabiliz.

Albi 

Kasu honetan ere nabarmentzekoa da liburua ilustratzeko erabili diren irudien kalitate eta kopurua. Horretarako, Zumalakarregi Museoaren partaidetza ezinbestekoa izan da.

Radio Eukadi-ko "La mecánica del caracol" programan Julio Albi de la Cuesta, egileari, egindako elkarrizketa (2017-03-15). 

Museoaren dendan eskuratu ditzakezue bi argitalpen berri hauek.

Azken argitalpenak

Julio Albiren lanaren azala