Aurelio Artetaren inguruko kafe-tertulia sarean.

2016/12/27
Aurelio Artetaren "Euskal erromeria" artelana izan dugu ikusgai Zumalakarregi Museoan, Ondarearen Europako Jardunaldien ekintzen baitan. Joan den azaroaren 11n kafe-tertulia antolatu genuen bertan artelan honen historia bitxia aztertuz ondarearen inguruko hausnarketa bati leku emateko. Gonbidatuak Javier González de Durana, Josu Aramberri eta Javier Castro izan ziren. Tertuliaren emaitza zuen eskura jartzen dugu oraingoan.

Aurelio Arteta 1940.en urtean, Mexikon erbesteratua zegoela, tranbia istrupu bat izan eta hil egin zen, oraindik "Euskal erromeria" margotzen ari zenean.

Artelan honek izandako gorabehera interesgarriak aztertzeko antolatu genuen Zumalakarregi Museoan, joan den azaroak 11n, kafe-tertulia.

Mahaiaren inguruan bildutakoen artean Javier Gonzalez de Durana, "Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta" obraren egilea izan genuen, margolari bilbotarreren azken urteak nolakoak izan ziren adierazi ziguna. Gainera, Josu Aramberri, i2basque Sare Akademikoaren koordinatzailea eta margolanaren erosle izan zen Jose Manuel Ostolazarekiko famili loturak dituena eta Javier Castro, Ostolaza Elkarteko partaidea. Azken honek Debako kulturaren mezenas izan zen Ostolazaren ibilbideaz argitasunak eskaini zizkigun.

Aramberri, Castro, Alberdi eta González de Durana.

 Hemen duzue bileraren bideoa.