Ataun of the Dead
Ariketa lotsagabe bat da Ataun of the Dead, gure historiaren mitoak zombie eta banpiroekin nahastea, garaian garaiko kupidarik gabeko kritika politikoa gaineratuz. Lotsagabea eta ausarta, gure historia aztertzeko haize freskoa dakarren auzolan zinematografiko hau. Ezagutzen ez duzuenentzako hona hemen lehenengo atala
Baldarkeriaren mugan, umorea zorrotz, historia, zinea eta euskal kulturari etengabeko erreferentziak eginez, akats teknikoak akats, ondo pasatzeko borondate bortitza nabarmentzen da eszena bakoitzean. Hona hemen Joxean's Hileben, Ataun of the Dead filmaren bigarren atalaren trailerra
Benetan eskertzen da gure historiari solemnitatea arintzen dion ikuspegi hau, aldi berean pertsonaiekiko errespetua nabarmentzen delako, gaiak sakonki dokumentatzerakoan eta, beraien neurrian, gertakizunak girotzean hartu duten lana biziki estimatzen dugulako. Honen lekuko dugu bigarren atalaren aurretik eskaini diguten elkarhizketa mitiko hau, Orain: Zumalakarregi. Xaho eta Zumaren arteko ustezko topaketa egungo gazteriari moldatua. Ez ezazue galdu!
Bideoak ikusiz honaino iritsi bazara, zalantzarik gabe datorren otsailaren 1an, arratsaldeko 7tan, Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan espero zaitugu Joxean's Hil Eben filmaren estreinaldian.