"Ataun of the Dead" gure historiara gerturatzeko modu berri bat
Ataun of the dead trilogia euskal mitologia eta historiara gerturatzeko modu berritzaile bat dugu. Beñat Iturrioz eta Xabier Padin egileen lehenengo emaitzaren berri jakin genuenean, izen bereko laburmetraia alegia, Zumalakarregi Museoan aurkeztea izan zen gure xedea.
Berdin egin genuen bigarren filma Joxean's hileben eta trilogiaren azkena Napardeath aurkeztu genituenean. Katihotsak elkarteak hainbat urteetan luzatu den prozesuan Zumalakarregi zonbie moduan berpiztu dute. Zalantzarik gabe gazteak historiara gerturatzeko modu bitxia bezain eraginkorra.
Zumalakarregi bere Museoa bisitatzen.
Auzolanean egindako proiektu honen inguruan hausnarketa egiteko trilogiaren lehen eta azken laburmetraiak proiektatuko ditugu - Ataun of the Dead eta Napardeath- beste sorpresazko film labur batekin. Ondoren bere zuzendari Beñat Iturriozekin auzolanean lan egiteko modua eta mezua zabaltzeko erari buruzko solasaldia izango dugu.
Datorren ostegunean urriak 22, zatoz Ormaiztegira zinemaz eta historiaz disfrutatzera. Aurrez eskatu behar diren gonbidapenak jasotzeko Museoko telefonoa 943 889900 edo korreoa mzumalakarregi@gipuzkoa.eus erabili itzazue. Kopuru mugatua.